GIPUZKOA ETA BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapurretak egin dituzte, funtzionarioak direla esan eta etxeetan sartuta

Ertzaintzak ohartarazi duenez, hiru salaketa jaso dituzte azken egunotan. Bi gizonezko dira ustezko lapurrak. Urduñan, Hondarribian eta Zumarragan izan dira lapurretak.

Langile publikoak direla esanez, bi gizonezkok jotzen dute etxeko atea. Ogasuneko edo  katastroko langileak direla, eta galdeketak egitera datozela esaten diete etxejabeei.  Etxe barrura sartzen uzten dietenean, lapurretako bat galderak egiten hasten da, besteak etxean lapurreta egiteko aprobetxatzen duen bitartean.  Dirua edota  baliozko objektuak eramaten dituzte.

Modu horretan aritzen dira, Ertzaintzak ohartarazi duenez, azken egunotan Bizkaian eta Gipuzkoan etxez etxe dabiltzan bi iruzurgile.

Oraingoz,  Zumarragan, Hondarribian eta  Urduñan egindako hiru lapurreta salatu dituzte, baina Ertzaintzaren arabera, saiakerak gehiago izan direla uste dute.

Herritarrei, eta, batez ere, adinekoei  horrelako iruzurren aurrean adi egoteko deia egin diete.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X