Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru zauritu, Txorierriko korridorean lau autoren artean izandako istripuan

Bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu istripuak, Zamudio parean, Galdakaoko noranzkoan.

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizean, 8:00ak aldera, Txorierriko korridorean izandako istripuan. Ezbeharra Zamudio parean gertatu da, Galdakaoko noranzkoan. Lau autoren arteko talka izan da, Europa Pressek eta Segurtasun Sailak adierazi dutenaren arabera.

Hiru zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

9:30ean, bi kilometroko auto-ilarak zeuden N-637 errepideko puntuan.

Ezbeharra gertatu den errailean trafikoa eten egin dute, eta, bi orduren ostean, errepideak moztuta dirau. Segurtasun Sailak adierazi duenez, lanean ari dira zirkulazioaren ohiko erritmo “ahalik eta arinen” berreskuratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X