Mundaka eta Zarautz, surfa egiteko hondartza onenen artean
Surfa egiteko munduko hondartza onenak aipatzen dituen ikerketa batek Mundaka eta Zarautz izan ditu kontuan. Lan horren arabera, “olatu onak” egotea da surfa egiteko “beharrezkoa den” baldintza bakarra.
Ikerketa horrek munduko surflariek gustukoen dituzten tokien inguruko oharrak eman ditu, eta Mundakako (Bizkaia) hondartza “nazioarteko txapelketen egoitza” dela azpimarratu du, “nazioarteko milaka surflarik” horren kokapena bilatzen baitute eta “zalantzarik gabe egin beharreko egonaldia” baita. Halaber, olatuek lau metro inguruko altuera eta 400 metroko luzera izan dezaketela nabarmendu du azterlanak.
Agerkari digitalak Zarauzko hondartza (Gipuzkoa) aipatu du ere. Surfa, “egunerokoaren parte den kirola” dela dio, eta oporretan bisitatzeko “oso hiri ezaguna” dela gaineratu du.
Hiru kilometroko luzera izanik, Zarauzko hondartza ondoko ibilbideari esker denentzako tokia dagoela nabarmendu du ‘ElTiempo.es’-ek egindako ikerketak. Halaber, hasiberrientzat ere aukera paregabea dela dio, bertan surf-eskola ugari baitaude.

Mundakako hondartza. Artxiboko argazkia: Jose Luis Cazalla
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon