Bi neska adingabek sexu abusuak salatu dituzte Gasteizen
Ertzaintzak 22 eta 19 urteko bi mutil atxilotu zituen aurreko larunbatean, abuztuak 26, bi neska adingaberi sexu abusuak egitea leporatuta.
Gertaera 22:00ak aldera jazo zen, larunbatean. Pertsona batek Ertzaintzaren telefonora deitu eta bi neska adingabe parke batean topatu zituela adierazi zuen. Pertsona horrek azaldu zuenez, neskek abusuak pairatu zituztela esan zioten.
Segurtasun Sailak ohar baten bidez zehaztu duenaren arabera, zenbait agente bertaratu ziren eta han topatu zituzten biktimak. Horiek gertatutakoa azaldu zuten; abusua Zaramaga auzoko etxebizitza batean gertatu zen. Bi gaztek gonbidatuta joan ziren etxebizitza horretara.
Geroago Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketan azaldu zutenez, behin etxebizitzan zeudela, bi gizonezkoek ukituak egiten hasi zitzaizkien, nahiz eta neskek kontrakoa esan zieten. Horren aurrean, neskak etxebizitzatik irten ziren, estu eta larri.
Biktimak ospitalera eraman zituzten ondoren, auzitegiko medikuak azterketa egin ziezaien. Horren ostean, Gasteizko Udaltzaingoak ustezko bi erasotzaileak aurkitu, identifikatu eta atxilotu zituen.
Atzo, igandean, atxilotuak epailearen esku utzi zituzten. Behin behinean, epaileak babes neurriak ezarri zituen: urruntze aginduak eta haiekin harremanetan jartzea, edozein modutan.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxera itzul daitezke jada Rigloseko sutearen ondorioz hustutako zazpi herritako 500 bizilagun inguru
Sutearen bilakaera ona den arren, eta ezker hegaleko sektorean perimetroa egonkortzeko bidean aurrera egin den arren, Santa Cruz de la Seros eta San Juan de la Peña inguruetan "puntu bero asko daude oraindik, erre gabe, zuhaitz-eremuetan", eta lanean jarraitzen dute hor Infoarreko brigadek eta Larrialdietarako Unitate Militarra (UME).
Iruñeko gizon batenak dira Esako urtegian aurkitutako gorpuzkiak, eta homizidio gisa ikertzen ari dira
Ikerketa Zaragozako Guardia Zibilak hartu du bere gain, Foruzaingoarekin eta Iruñeko Udaltzaingoarekin elkarlanean. Gorpuzkiak urtegiaren ertz batean agertu ziren abuztuaren 4an, lehortearen ondorioz uraren maila jaisten hasi zenean.
Gidarien % 35ek positibo eman dute EAEko errepideetako droga kontroletan
Ertzaintzak urteko lehen bost hilabeteetan egindako 2.809 probetan 982 gidarik droga kontsumitzeagatik positibo eman dute, hau da, iazko epe berarekin alderatuta positibo-tasa 0,7 puntu jaitsi da.
Alhambrak kalte arinak ditu, Alcazaban batez ere, baina ez egiturazkoak
Astearte arratsaldetik itxita egon ostean, monumentu-multzoa berriro ireki dute asteazken honetan, ohiko ibilbide guztiarekin, Alcazabako pasabidea izan ezik. Gainera, bisitarien segurtasuna bermatzeko, Nazaretar Jauregietatik eta Generalifetik igarotzen diren ibilbideak egokitu egin dituzte.
20 urteko motorzale bat larri zauritu da Burlatan semaforo baten aurka talka eginda
Gaueko 21:00ak pasata izan da ezbeharra, eta gaztea Zainketa Berezien Unitatean dago, buruan kolpe handia hartuta. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.
N-121-A errepidea itxi dute Belateko eta Almandozko tuneletan, bikoizketa lanak direla eta
Errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratzen ari da, Belateko mendatetik.
Lurrak dar-dar egiten jarraitzen du Granadan
Bart gauean intentsitate desberdineko sei astindu izan dira Granadan eta inguruko metropoli eremuan.
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.