Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat atxilotu dute Gironan, jihadistak errekrutatzea egotzita

Palamosko 21 urteko bizilaguna da atxilo hartutakoa. Bere burua doktrinatu ostean, jihadistak erakarri, errekrutatu eta gatazkaguneetara eramateko nazioarteko sare batean sartu ei zen.
Guardia Zibilak emakumearen etxebizitza miatu du. Efe

21 urteko emakume bat atxilotu du gaur Guardia Zibilak Palamosen (Girona). Jihadistak erakarri, errekrutatu eta gatazkaguneetara bidaltzeko nazioarteko sare bateko kide izatea egotzi diote.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, Palamosen jaio eta bizi den 21 urteko emakumea da atxilo hartutakoa. "ISISen aldeko pertsona talde bateko kide" izatea leporatu diote. Nazioarteko inteligentzia zerbitzuek duela bi urte atzeman zuten talde horren jarduera, eta, hain justu, AEBko FBIren laguntza "ezinbestekoa" izan da emakume hori identifikatzeko, iturrion arabera.

Sare sozialak erabilita, bere burua erradikalizatzen joan omen da azken bi urteetan. Epe horretan, "talde jihadistek egindako indarkeria handiko produktu propagandistikoak" kontsumitu ditu, eta, horrez gain, "beste pertsona batzuekin, emakumeekin gehienbat, harremanetan egon da, eta bere egin ditu jihadisten ideiak".

Prozesu horretan, "salafismoaren eskaera zorrotzenak" ere onartu ditu. Hala, janzteko modua muturrera eraman du, bere inguruan erabat ezohikoa izan arren, eta bizitza publikotik aldendu da, "jarduera sozialik ez egiteraino".

Emakume horrekin harreman estua zuen gizon bat atxilotu zuen FBIk 2016ko ekainean, eta atxiloketa horri esker, biek elkarrekin Siriara egin behar zuten bidaia eragotzi zuten.

Guardia Zibilak emakumearen etxebizitza miatu du, ISISekin omen duen lotura erakusteko froga bila.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X