Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txorrotako urik ez edateko eskatu dute Usurbilen, gastroenteritis agerraldia dela eta

Herriaren erdia gastroenteritisak jota dago. Uraren kutsadurak eragin omen du gaitzaren agerraldia. Ikerketaren emaitzak astelehenean jakinaraziko dituzte.
Usurbil
Usurbil

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baieztatu du birus batek eragin duela Usurbileko gastroenteritis agerraldia. Herriaren erdia dago gaixorik eta txorrotako urik ez edateko gomendioa luzatu dute.

Birusa onbera da eta egun gutxitan desagertzen da. Goragalea, beherakoa eta buruko mina eragiten ditu, baita sukar arina ere.

Osakidetzak azaldu duenez, komunitate "itxietan" ematen dira agerraldiak eta birusa oso erraz transmititzen da, kutsatutako jakien, ur fekalen edo pertsonen arteko harremanen bidez.

Osasun Saileko teknikariak, Usurbileko Udalarekin eta Añarbeko Urak enpresarekin elkarlanean, ura nola kutsatu den eta birusa zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Analisien emaitzak astelehenean ezagutaraziko dituztela jakinarazi du Udalak.

Gomendioak

Bitartean, agintariek hainbat gomendio luzatu dizkiete herritarrei, hala nola, txorrotako urik ez edatea, eskuak sarri garbitzea, etxeko iturriak nahiz heldulekuak zorrotz garbitzea eta arropa zikina eskularruekin hartzea.

Gastroenteritis agerraldia joan den astelehenean antzeman zuten. Ez da kasu larririk izan eta ez dute inor ospitaleratu. Gainera, gaixo kopurua beheraka doa pixkanaka eta, beraz, Udalak dio okerrena pasatu dela.

Usurbilek 6.000 biztanle ditu eta 3.000 inguru gastroenteritisak jota egon da.

Bestalde, Jon Darpon Osasun sailburuak goizean azaldu duenez, "ez dago argi zerk eragin duen gaixotasuna, baina seguruenik urarekin zerikusia duela" esan du. Hortaz, "higiene neurriak muturreraino zaintzeko" eskatu du.

 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X