SEXU-ABUSUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arandina futbol taldeko hiru jokalari atxilotu dituzte, sexu-abusuak leporatuta

Emakume batek salaketa aurkeztu du Madrilen, duela hamar egun inguru Aranda de Dueron gertatutako sexu-erasoa dela eta. Ustezko erasotzaileak datozen orduetan igaroko dira epailearen aurretik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Burgoseko hiru futbolari atxiloturik ustez sexu erasoa egiteagatik

Espainiako Poliziak Arandina futbol taldeko hiru jokalari atxilotu ditu, duela gutxi emakume bati Aranda de Dueron (Burgos) egindako sexu-erasoarekin lotura dutelakoan. Emakumeak hiru atxilotuen kontrako salaketa aurkeztu du Madrilen, Poliziaren iturrien arabera.

Atzo atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak Aranda de Dueron eta Poliziaren kalabozoetan daude, epailearen aurretik igaro zain.

Arandina futbol taldeak ohar batean jakinarazi duenez, bere hiru jokalariren atxiloketak ez dauka inolako loturarik ez futbolarekin eta ezta klubarekin ere. Horrez gain, justiziarekiko erabateko errespetua agertu du.

Akusatuen gertuko iturrien arabera, hiru gizonek sexu-harremanak izan zituzten salaketa jarri duen emakumearekin eta litekeena da bateren batek bideoz grabatu eta zabaldu izana.

Salatutako erasoa duela hamar egun inguru gertatu zen Aranda de Dueron, baina emakumeak Madrilen aurkeztu zuen salaketa.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X