Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Genero-indarkeriak 52 emakume hil ditu aurten Estatuan, horietatik 3 Euskal Herrian

Gainera, zortzi haur hil dira indarkeria matxistaren ondorioz. Horren aurka borrokatzeko uztailean adostutako Estatu-itunak aurrekonturik gabe jarraitzen du.
Aurten, 52 emakumezko erail ditu indarkeria matxistak Estatu osoan. Argazkia: EFE
Aurten, 52 emakumezko erail ditu indarkeria matxistak Estatu osoan. Argazkia: EFE

Emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako biktima-kopuruak gora egin du 2017an. Aurten, 52 emakumezko erail ditu indarkeria matxistak Estatu osoan, horietatik hiru Euskal Herrian (bi EAEn, eta hirugarrena, ordea, Nafarroan). Hiru hauei beste bi gipuzkoar gehitu behar zaizkie, Madril eta Extremaduran eraildakoak. Adingabeei dagokienez, zortzi haur hil dira, ama horien bikotekideren indarkeriaren ondorioz, eta beste 27 seme-alaba umezurtz geratu dira.

Genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko asmoz, uztailean Estatu-ituna onartu zen Espainiako Kongresuan, baina oraindik ez da martxan jarri. Datorren urterako 200 milioiko aurrekontua ezarri du Espainiako Gobernuak, baina horiekin aurreikusitako neurrien % 12a soilik jarriko da martxan.

Bien bitartean, indarrean dauden legeek ere ez diete biktimei behar adina babes ematen. Beldurrak, dependentzia ekonomikoak edo auto-estimu faltak askotan salaketarik ez jartzera bultzatzen ditu emakume asko. Eta salatzeko adorea lortzen dutenek ere ez dute bermerik jasotzen: azken bi hiltzaileek, esaterako, salaketa jarrita eta urruntze-agindua ezarrita zuten hilketa burutu zutenean.

------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X