Erraustegia eraikitzeko kontratua baliogabetu izanaren aurkako ebazpena berretsi dute
2013ko azaroaren 25ean, Bilduk, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko asanbladaren bidez, baliorik gabe utzi zuen GHK-k eta aldi baterako enpresa-elkarte batek Zubietako erraustegia eraikitzeko, martxan jartzeko eta ustiatzeko sinatu zuten akordioa. Erraustegiari lotutako lehen proiektua eraikitzeko ituna izan zen. Gerora hainbat aldaketa egin zituzten egitasmoan.
Donostiako epaitegi batek kontratu hura ez zela baliogabetu behar ebatzi zuen eta gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erabaki hori berretsi du, Gipuzkako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
"EH Bilduri erantzukizunak exijitzeko unea iritsi da, hondakinen kudeaketa negargarria egin zuelako eta gipuzkoarroi kalte ekonomikoak eragin zizkigulako", kritikatu du Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatu eta Hondakinen Kontsortzioko presidenteak.
Gauzak horrela, eta Aldundiaren zerbitzu juridikoek ebazpena zorrotz aztertu ostean, EH Bilduren kontrako ekinbideak abiarazteko proposamena egingo duela iragarri du Asensiok.
Bestalde, EH Bilduk jakinarazi du kasazio-helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Gorenean, Tolosaldea eta Urolako mankomunitateen bidez.
Koalizioak berretsi egin du Diputazioko eta Kontsortzioko arduradunek "legea % 100ean bete" zutela orduan. Egitasmoa "neurriz kanpokoa" zela iritzita eta "herritarren interesen mesedetan" erabaki zuten kontratu hura baliorik gabe uztea.
"Egungo Foru Gobernuak berak erakutsi du orain hala zela, hasierako proiektuaren dimentsioak murriztuta", erantsi du.
Ebazpena kontrakoa izan arren, "hainbat puntu garrantzitsutan" arrazoia ematen diola zehaztu du EH Bilduk, besteak beste, GHK-k kontratua bertan behera uzteko eskumena zuela aitortu duelako.
"Administrazio publiko baten betebeharra da herritarren interesak azkeneraino defendatzea, batez ere osasunari eta diru publikoari dagokionean", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.