EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da eta beste bi erreskatatu dituzte Artazul sakanean

Barrankismoa egin ohi den inguru horretan hiru pertsona harrapatuta zeudela zioen abisua 14:30 aldera jaso dute Nafarroako Larrialdi zerbitzuek.
Jazoera Artazul sakanean gertatu da. Argazkia: EiTB
Jazoera Artazul sakanean gertatu da. Argazkia: EiTB

Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez baieztatu dutenez, pertsona bat hil da eta beste bi erreskatatu dituzte Artazul sakanean, Artetaren iturburuan, Nafarroan.

Barrankismoa egin ohi den inguru horretan hiru pertsona harrapatuta zeudela zioen abisua 14:30 aldera jaso dute Nafarroako Larrialdi zerbitzuek. Abisu horretan pertsonetako bat itota egon zitekeela ohartarazi dute. Hildakoa Guadalajarako 53 urteko gizonezkoa da, eta itota zendu da. Bestalde, erreskatatu dituzten beste bi pertsonak 38 eta 42 urteko bi nafar dira, eta Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte hipotermia sintomak zituztela.

Erreskatea oso "nekeza eta arriskutsua" izan da, azken egunotako euriak eta elurrak eragindako ur-emari handiagatik.

Guardia Zibilaren mendiko erreskate taldeko kideak, helikoptero medikalizatua, Suhiltzaileen urpekari zerbitzuetako kideak eta Polizia Forala aritu dira lanean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X