Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat zauritu da Iurretan, kamioi eta auto batek talka egin ondoren

Iragarkia
18:00 - 20:00
Pertsona bat zauritu da Iurretan, kamioi eta auto batek talka egin ondoren
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da 16:00ak aldera. Pertsona bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. Errepidearen bi noranzkoak itxi behar izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X