Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du EH Bilduk
Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako deitu duten greba feministarekin bat egin du EH Bilduk, eta "gure herri eta hirietan martxoaren 8an egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia" egin die ezker abertzaleko koalizioak Euskal Herriko emakumeei. Halaber, "beren egunerokoan ere lanean jarraitzeko deia" ere egin die emakumeei, "gure herriak behar dituen tresna politikoak eskuratu eta jendarte eredu aurreratua, justua eta ekitatiboa eraikitzeko, egiazko berdintasunean oinarritutako jendarte eredua eraikitzeko".
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaia sindikatuek ere bat egin dute grebarekin. Mundu osoko 70 herrialdetan egingo da protesta.
EH Bilduk ohar bidez adierazi duenez, koalizioarentzat "lehentasuna da mobilizazio soziala eta gure jendarteak aurrera egitea ahalbidetuko duen, hau da, egiazko berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzea ahalbidetuko duten tresna politikoak eraikitzea".
"Zaintza-lanak eta enplegua berdintasunean eta bidezko era batean partekatu behar dira; pertsonen beharrizanak erdigunean jarri behar ditu sistema ekonomikoak, eta ez merkatuaren beharrizanak", esan du EH Bilduk.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.