EiTBko emakumeek ere planto
EiTBko emakumezko langileek bat egin dute gaur Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta gehiengo sindikalak deitutako grebarekin.
11:00etan, EiTB osatzen duten hedabideetako erredakzioak ia hutsik geratu dira, ehunka emakumek (tartean kazetariak, teknikariak eta beste motatako langileak) elkarretaratzea egin baitute taldeko egoitzen aurrean, "EiTBko emakumeok planto" leloarekin.
Ondoren, mugimendu feministek deitutako mobilizazioetara joan dira.
Gainera, eitb.eus-en (zerbitzu minimoak funtzionatzen ari dira bertan), emakume kazetariek jantzi moreak eskegi dituzte erredakzioan, aldarrikapen feministei babesa erakusteko.
Bideoa: eitb.eus-eko emakumeak, arropa moreak eskegitzen
Bideoa: EiTBko emakumeak, Bilboko egoitza nagusian
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Bideoa: EiTBko emakumeak, Donostiako manifestazioan
CONTENIDO NO ENCONTRADO