Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak espetxera bidali du Nafarroan atxilotutako ustezko jihadista

27 urteko gizonezkoa asteazkenean atxilotu zuten San Martin de Unx herrian, bere burua doktrinatzea eta erradikalizatzea leporatuta, eta ekintzaren bat egin zezakeela iritzita.
Atxilotua, asteazkenean, San Martin de Unx herrian. Argazkia: EFE

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak behin-behinean espetxera bidali du jihadismoarekin lotura izatea egotzita Nafarroako San Martin de Unx herrian atxilotutako 27 urteko gizona, Espainian ekintzaren bat egin zezakeela edo talde jihadistaren batekin gatazka gune batera joan zitekeela iritzita.

Ikertu gisa deklaratu ostean, bere burua doktrinatzea eta talde terrorista batekin kolaboratzea egotzita, terrorismo delitua leporatu dio epaileak.

Ikerketa 2015ean hasi zen, Auzitegi Nazionaleko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralaren aginduz, eta Fiskaltzarekin batera koordinatuta, eta Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuak egin du.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, V.F.M. "erradikalizazio prozesu batean bete-betean sartuta zegoen", eta "Internet, sare sozialak eta txat aplikazioak erabiltzen zituen" horretarako.

Atxilotua une batetik bestera "gatazka guneren batera" joateko prest zegoen, "talde terroristaren batekin bat egiteko", edo ekintza terroristaren bat egin zezakeen Espainian, eta horregatik egin zuten atxiloketa.

Atxilotu eta gero, agenteek bere etxebizitza miatu zuten, interneten bidez ustez egiten zuen legez kanpoko jarduerari buruzko informazioa hartu eta aztertzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

En el siglo XVI Pasaia (Gipuzkoa) era un centro clave de la industria naval vasca, donde se fabricaban buques mercantes, pesqueros y de guerra. El San Juan fue uno de los muchos barcos balleneros construidos en aquellos astilleros
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

San Juan baleontzia: Atlantikoko uretan berpiztu zen euskal altxorra

XVI. mendean Pasaian eraikitzen ziren ontzi ugarietako bat da San Juan itsasontzia. 1565eko udaberrian, Kanadako kostaldearen aurrean hondoratu zen, eta itsaspean egon zen 400 urtez baino gehiagoz. 1978an ontzia aurkitu zuten, eta, harrezkero, euskal merkataritzari eta itsas ondareari buruzko historiaren adierazgarria da. 12 urteko lanen ostean, Pasaiako Albaola ontziolak baleontzi mitikoaren erreplika uretaratuko du gaur arratsaldean.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X