'Sehaska hutsak' kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko 60 familia baino gehiago aurkeztu dira adingabeak etxean hartzeko

Halere harrera-familia gehiago behar dira. Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 475 adingabe bizi dira egun zaintzapeko zentroetan, eta horietako asko ederto asko bizi litezke harrera-familia batekin.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bizkaiko 62 familiak hasi dute harrera-familia izateko bidea, urtebetean

60 familiak baino gehiagok euren burua aurkeztu dute urtebetean Bizkaian harrera-familia izateko, hau da, Foru Aldundiko tutoretzapean dauden haur edo nerabeak etxean hartzeko prest agertu dira, Bizkaiko Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Familia-harrera berri horiek "Sehaska Hutsak" kanpainaren bidez lortu dituzte. "Benetan ez duzu lekurik etxean sehaska bat jartzeko?" izan zen kanpainaren leloa, eta horrek bere isla izan zuen kalean, izan ere, sehaska hutsak eraman zituzten Bizkaiko kaleetara.

Kanpaina horri esker, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuak 705 dei jaso ditu, informazio bila. Horietatik 250 solasaldi informatiboetakoren batera joan dira, eta azkenik, 62 familiak egin beharreko balorazio eta trebakuntza prozesuari ekin diote. Kanpaina horretako emaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak 1997. urteaz geroztik familia-harrerako programaren barruan antolatu dituen zazpi kanpainetako guztietatik onenak izan dira.

Isabel Sanchez Robles den Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu duenez, "Bizkaia eskuzabala da, lurralde solidarioa; konpromisoa dauka pertsonekin, eta ez du ezikusiarena egiten". Dena dela, Sanchez Roblesek gaineratu du Aldundiaren kanpainak ez duela "eperik ezarrita" eta oraindik harrerarako prest dauden familia asko behar direla: "adingabeak hartzeko prest dauden pertsona eta familia gehiago behar ditugu, beti baitago beharrizana". Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia honako hau da: 944 470 737.

Adingabeentzako aukera

Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi duenez, "familia-harrerak haur bati eskaintzen dio, behar den denboran, afektua, ardura eta laguntza ematen dizkion ingurune batean hazteko aukera, adingabeari harrera-familia batean garatzen eta integratzen laguntzeko asmoz, familia horretako kide bat izango balitz bezala".

Egun, 318 ume eta nerabe daude familia-harreran Bizkaian: 218 familia zabalean (aitona-amonekin eta osaba-izebekin, batez ere) eta gainerakoak (100 inguru) beste familia batekin. Aldundiko tutoretza-zentroetan, berriz, 475 adingabe bizi dira, "eta horietako asko ederto asko bizi litezke harrera-familia batean".  "Umea etxean, familian, hartzen duenak abegi egiten dio: zaindu, eroapena izan, ulertu, eta batez ere laguntza eman, beharrean dago eta", azaldu du diputatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X