La Peña, Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leyre Rodriguez ustez hil zuen gizonaren aurkako epaiketa abian, Bilbon

Emakumea 2015eko abuztuak 7an hil zuten, auto harrapaketa simulatuta. Bost gizonek eta lau emakumek osatzen dute epaimahia. Astelehenean deklaratuko du akusatuak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Leyre Rodriguezen hilketa argitzeko epaiketa hasi da Bilbon

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2015eko abuztuak 7an Leyre Rodriguez bere emazte ohia ustez hil zuen gizonaren epaiketa abiarazi du gaur. Gizona -dibortziatuta zegoen- emakumea jo eta ondoren autoarekin harrapatu zuen, harrapaketa simulatzeko asmoz.

Fiskaltzak 23 urteko kartzela zigorra eskatu du gizahilketa maltzurkeriaz egitea leporatuta, eta 25 urtekoa Clara Campoamorrek, delitu beragatik, baina astungarriekin: senide izatea eta genero indarkeria delitua, auzitegietatik  Europa Press albiste agentziari adierazi diotenez. Gizona ustez hilketa egin eta gero, trenbidera salto egin zuen bere buruaz beste egiteko asmoz, baina ez zen hil.

Hala, gaur epaimahaia osatuko duten kideak hautatu dituzte, eta astelehenean akusatuak deklaratuko du. Ahozko epaiketa apirilaren 18ra arte luzatuko da, aurreikusi dutenez. Epaimahaia bost gizonek eta lau emakumek osatzen dute.

Biktimaren hilotza -34 urte eta bi seme-alaben ama- abuztuaren 8ko lehen orduan topatu zuten, La Peña auzoko errepide batean. Hasieran, istripua izan eta gidariak ihes egin zuela uste izan zuten agenteek.

Abuztuaren 18an senarra deitu zuten, autoa aztertzeko, baina ez zen agertu. Ondoren, oso larri aurkitu zuten, trenbidera salto egin eta tren batek harrapatu eta gero. Gainera, eskumuturretan zauriak zituen, eta inguruan ebakiak egiteko erabili zuen aiztoa aurkitu zuten poliziek.

2015ko abuztuak 7an, gauean, akusatua Leyre Rodriguezen etxera joan zen, seme-alabez hitz egiteko aitzakiarekin, baina bere asmoa, akusazioaren arabera, hiltzea zen, ez baitzuen harremanaren haustura onartu.

Biktimaren etxean sartu zenean, larri zauritu eta, ondoren, autoaren maletategian sartu zuen.

Hala, La Peñako errepidera batera eraman eta autoarekin harrapatu zuen, hiltzeko. Modu horretan, akusatuak auto-harrapaketa simulatu nahi izan zuen.

Abuztuaren 18an, agenteen deialdiari muzin egin ondoren, trenbidera salto egin eta tren batek larri zauritu zuen. Egoera kritikoan eraman zuten ospitalera.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X