Biktimen Arreta Zerbitzuaren interbentzioen erdiak genero indarkeriarekin zuen lotura
Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arreta Zerbitzuak 2.201 pertsonari erantzun zien 2017an, Euskadin, eta 8.000 jarduera baino gehiago burutu zituen, aurreko urtean baino % 9 gehiago; jarduera horietatik erdiak genero indarkeriarekin zuen lotura.
Biktimen Arreta Zerbitzuak 1.763 emakumeri eta 438 gizoni erantzun zien iaz. Horietatik, % 48 genero-indarkeriarekin lotutako delituen biktima ziren, kasuen ia % 99 emakumeen aurka.
Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak Biktimen Arreta Zerbitzuaren (BAZ) urteko memoria aurkeztu du gaur, asteazkena, Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendaritzako zerbitzu bat da, boluntarioa eta doakoa, interbentzio integrala eskaintzen diena (psikologikoa, juridikoa eta soziala) delituzko edozein ekintzak erasandako pertsonei.
San Josek adierazi duenez, 2017an BAZek burututako jardueren erdia genero indarkeriaren arloan sartzen ziren (guztira 3.986 jarduera), eta ondoren familia barruko indarkeriaren biktimei dagozkienak (guztira 1.404 jarduera).
Kasu guztietan, jardueren kopururik handiena Justizia Administrazioarekiko eta gainerako Administrazio Publikoekiko (estatu, foru eta toki mailakoak) koordinazio-zereginei dagokie.
"Oro har, delitu baten biktimak inpaktu emozionala ere jasaten du; hori dela eta, bide juridikoarekin harremanetan jartzen denean, biktimari eragindako kalteak arintzea da gure helburua, eta baita bigarren mailako biktimizazioa deritzan hori prebenitzea ere", esan du sailburuak.
Horren harira, San Josek berriro ere azpimarratu du "indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako laguntza-zerbitzu juridikoak hor daudela, emakumea ahalik eta baldintza egokienetan joan ahal izan dadin epaitegira deklaratzera".
Bestalde, 2017an 2.355 prebentziozko espetxeratze jakinarazpen egin ziren, ia 400 gehiago aurreko urtearen aldean (% 20 gehiago). Guztira 694 biktimak jaso zuten arreta, 580 emakumek eta 114 gizonek, (% 16,5 gehiago).
Kaltegilea espetxetik atera izanaren jakinarazpenak, dagokion kausan babes edo urruntze agindu batekin adostuta, ia % 25 gehitu ziren. Espetxetik atera izanaren 1.193 jakinarazpen guztira, eta haietatik 525ek (% 44) genero-indarkeriarekin zuten lotura.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.