Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Los Arcosen bi erromesi sexu-abusuak egiteagatik

79 urte ditu gizonak, eta ukituak egin dizkie Donejakue Bidea egiten ari ziren bi emakumeri.

79 urteko gizon bat atxilotu dute Los Arcosen (Nafarroa) Donejakue Bideko bi erromes atzerritarri sexu-abusuak egitea egotzita.

Foruzainek agiri batean jakinarazi dutenez, gizonak ostatua eskaini zien erromesei, baina interneteko sarbiderik ez zuenez ostatuari uko egin zioten.

Agurtzean, gizonak ukituak egin zizkien; hori dela eta, erromesek herriko aterpera joan ostean, salaketa jarri zuten Donejakue Bideko zaintza lanetan ari diren foruzainen aurrean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X