Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko 30 urteko gizon bat hil da Legution izandako auto-istripuan

Ibilgailua errepidetik atera eta malda batetik behera erori da. Autoan zihoazen beste hiru pertsonak, gizon bat eta bi emakume, zauritu egin dira.

30 urteko Bilboko gizaseme bat hil da gaur gauean Legution, N-240 errepidean, Bilboko noranzkoan izan den istripua. Ibilgailua bidetik atera da eta malda batetik behera erori eta iraulita geratu da. Autoan beste hiru lagun, gizon bat eta bi emakume, zihoazen eta zauriak izan dituzte, Segurtasun Sailaren arabera.

Ezbeharra 21:00ak inguruan gertatu da. Laurak auto barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte.

Behin erreskatatuta, gidariaren ondoko lekuan zihoan gizona hilda zegoela baieztatu dute medikuek. Ibilgailuaren gidaria, 51 urteko gizona, eta beste bi bidaiariak, 36 eta 50 urteko bi emakume, zaurituta eraman dituzte Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu