Espainiako Gobernuak ez du baimendu Usansoloren mugei buruzko galdeketa
Ministroen Kontseiluak ez du baimendu Galdakaoko Udalak (Bizkaia) aurreikusten zuen Usansoloren mugen inguruko erreferenduma. Espainiako Gobernuak iragarri duenez, galdeketa ez baimentzea erabaki du.
Erreferendumean, Usansolo inguruko bederatzi auzotako biztanleei beren auzoak herri horren segregazio prozesuan sartzea ote nahi duten galdetu nahi zien Galdakaoko Udalak. Izan ere, ez dago Usansoloren mugak zehazten dituen dokumenturik.
Otsailean, herri galdeketa azaroaren 11n deitzea adostu zuen Galdakaoko Udalaren osoko bilkurak, EAJ eta PSE-EEren babesarekin, Usansolo udalerritik banatzeko prozesuaren barruan.
Honakoa da galdera: "Usansolo bereizteko irekita dagoen prozesuan zure auzoa sartzea nahi duzu?". Hala ere, soilik Espainiako Gobernuak baimentzen bazuen deitzea adostu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean