EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi emakumek sexu-abusuak salatu dituzte Gasteizko jaietan

34 urteko gizonezko bat atxilotu du Udaltzaingoak, sexu-gehiegikeriak egitea egotzita, eta epailearen esku utzi dute.

27 urteko bi emakumek sexu-abusuak egin dizkietela salatu dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako lehendabiziko gauean.

Arabako hiriburuko Udalak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak dagoeneko atxilotu du 34 urteko gizonezko bat, sexu-gehiegikeriak egitea egotzita, eta epailearen esku utzi du.

Bart izan dira erasoak, Gasteizko Alde Zaharreko taberna batean. Antza,  gizonezkoak bi emakumeei ukituak egin zizkien. Inguruan zeuden lekukoek berehala egin zioten aurre erasotzaileari, eta Poliziari deitu zioten.

--------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X