Indakeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek 21 urteko emakume bat hil du Durcalen

Ustezko erasotzailea, 39 urtekoa, atxilotu egin dute, gaztea sastatu eta osasun zentro batean abandonatu izana egotzita.

Gizon batek emakume bat hil du gaur, asteartea, Durcalen (Granada).

Guardia Zibilak ustezko erasotzailea (39 urteko gizona) atxilotu du, emakumea gaztea (21 urtekoa) hil eta osasun zentro batean arma zuriz egindako zauriekin abandonatu izana leporatuta. Gizona hildakoaren bikotekidea zen.

Guardia Zibiletik Eferi adierazi diotenez, hilketa goizaldean gertatu da, bikotea bizi zen herrian, Durcalen (Granada).

Gaztea osasun zentroan abandonatu eta gero, gizonak ihes egin du, baina handik gutxira atxilotu, eta polizia-etxera eraman dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X