Gizon bat Leioan neskato batzuk bahitzen saiatu dela salatu du emakume batek
48 urteko gizon bat Artea Leioako (Bizkaia) merkataritza-guneko aparkalekuan neskato batzuk bahitzen saiatu dela salatu du adingabe horietako baten amak.
Ostiral arratsaldean gertatu zen guztia. 12 urteko lau adingabeak horietako baten amaren zain zeudela, bat-batean, gizon bat hurbildu zitzaien, eta, autotik jaitsi gabe, auto barrura sartzeko esan zien biri. Neskatoek aurre egin zioten, eta adingabe horietako baten ama zer gertatzen ari zen galdetzera bertaratu zenean, gizonak alde egin zuen.
Handik denbora gutxira, emakumeak gertatutakoa salatu zuen ertzain-etxean, gizon hura neskatoak bahitzen saiatu zelakoan. Ertzaintzak erasotzailea identifikatu zuen, eta biharamunean inputatu zuten, Erandion. Adingabeei sexu-abusua egitea egotzi diote inputatuari.
Getxoko Instrukzio Epaitegiak izapideak ireki ditu, gizona neskatoak bahitzen saiatu zen argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean