Leioan adingabeak bahitzen saiatzea salatu zuten gizonak aurrekariak ditu
Leioako (Bizkaia) Artea merkataritza-guneko aparkalekuan neskato batzuei kotxera igotzeko gonbidapena egin omen zien 48 urteko gizonak aurrekari polizialak ditu, orain dela bi urte adingabe bati sexu-abusua egiten saiatu baitzen Bilbon, ETBk jakin duenez.
Ostiral arratsaldean gertatu zen guztia. 12 urteko lau adingabeak horietako baten amaren zain zeudela, bat-batean, gizon bat hurbildu zitzaien, eta, autotik jaitsi gabe, auto barrura sartzeko esan omen zien biri.
Neskatoek aurre egin zioten, eta adingabe horietako baten ama zer gertatzen ari zen galdetzera bertaratu zenean, gizonak alde egin zuen.
Handik denbora gutxira, emakumeak gertatutakoa salatu zuen ertzain-etxean, gizon hura neskatoak bahitzen saiatu zelakoan. Ertzaintzak gizona identifikatu zuen, eta Getxoko guardiako epailearen esku utzi zuen kasua. Epaileak kasua artxibatzea erabaki zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
12 atxilotu Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko protesten hirugarren larunbatean
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean