Urkullu: 'Euskadi herri migratzailea izan da, ezin dugu beste alde batera begiratu'
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko historia izan du gogoan, "herri migratzaile" bezala, Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi batean, eta nabarmendu du orain, beste herrialdeetako jendea "ate joka" dagoenean etorkizun hobe baten bila, Euskal Herriak ezin duela "beste alde batera begiratu".
Atzerrian bizi diren euskal komunitateko kideei eskainitako ekitaldian egon da Urkullu. Herrialde horietan Euskal Herriko "kultura, tradizioak eta hizkuntza" mantentzearen alde egindako lana eskertu diote.
Euskal herritar asko Ameriketara joan zirela gogorarazi du lehendakariak, batez ere XIX. Mendetik aurrera, "aukeratu zutelako edo, kasu gehienetan bezala, behartuta".
Horregatik, munduko beste tokietako migratzaile eta errefuxiatuak pairatzen ari diren egoerari erreferentzia eginez, zera galdetu du Urkulluk: "Zer izango zen gure Diaspora helmugako herrialdeetan atzera bota izan bagintuzte?".
"Orain herri migratzaile bezala dugun historia gogora ekartzen ari bagara arrazoi honengatik da: beste herri batzuk ate joka etorri zaizkigulako etorkizun hobe baten bila", esan du. Lehendakariarentzat, euskal gizartea, beste herrialdeetan "hartuta" izan den moduan, orain ezin du "beste alde batera begiratu" eta Euskal Herrira heltzen diren pertsonak hartu behar ditu.
Urkulluk esan duenez, Euskadiren iraganak, herri migratzaile bezala, eta diasporak orainaldian “aberasten dute” euskal gizartea, eta “munduari gero eta irekiago dagoen etorkizunerako bidea zehazten” laguntzen diote.
Venezuelako diaspora gogoan
Lehendakari "agur berezi bat" bidali dio Venezuelako euskal kolektibitateari haien "egoera kezkagarriaren" aurrean. Venezuelan dauden euskaldunak "laguntzen jarraituko" du Eusko Jaurlaritzak, bere "aukeren" arabera. "Ez zaituztegu bakarrik utziko, zuek Euskaditik Venezuelara heldu zirenak bakarrik utzi ez zenituzten bezala", esan du.
Gaur egun kanpora doazen euskal herritarrak ere gogoan izan ditu Urkulluk. Ez da iraganeko helmuga bera, eta beraz, "bost kontinenteetan zehar hedatu dira euskal herritarrak".
Euskal etxeak
191 euskal etxe daude, 25 herrialdetan. Euskal Herriaren garapenerako "aktiboa eta aukera" dira lehendakariarentzat.
Ekitaldia Gasteizen egin dute, Magallanesek eta Elkanok munduari emandako bueltaren 496. urteurrenean. Erakundeetako ordezkariak eta diasporarekin lotutako 120 pertsona inguru izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko metroaren zerbitzua etenda dago Etxebarri eta Basauri artean arazo teknikoengatik
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeletxe batean, minda hobi batean harrapatuta
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak