Protesta Pauen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Hezkuntza ministroak Seaskaren afera aztertuko duela hitzeman du

Dena den, Jean-Michel Blanquerek aitortu du zaila izango dela irakasle berriak ematea.
Ministroa eta Seaskako ordezkaria. Argazkia: EITB
Ministroa eta Seaskako ordezkaria. Argazkia: EITB

Seaskako ordezkaritza bat Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariekin bildu da gaur goizean Pauen.

Jean-Michel Blanquer ministroa bertako azokara joan dela aprobetxatuta, protesta deitu dute, eta tentsio uneak ere izan dira.

easkako ordezkari batek ministroarekin hitz egitea lortu du. Ministroak erantzun dio afera ezagutzen duela eta gaia hausnartuko dutela.

Bileraren ostean, jarrera aldaketa atzeman dutela esan dute, eta irakasle berriak ematea zaila izango dela esan dieten arren, gaiaz hausnartzeko prest azaldu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X