Iaz baino ia % 5 haur gutxiago jaio dira EAEn urteko lehenengo hiruhilekoan
Urteko lehenengo hiruhilekoan 3.867 haur jaio dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Iazko datuekin alderatuta, beraz, % 4,8 egin du behera jaiotza-kopuruak.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur jakitera eman duenez, hiru lurraldeetan egin du behera jaiotza-tasak: Gipuzkoan % 5,8 egin du behera (1.290 jaiotza izan dira), Araban % 4,9 (678 jaiotza) eta Bizkaian % 4 (1.899).
Gainera, jaiotza guztien % 35,5 35-39 urteko emakumeek izan dituzte, jaiotzen % 35,3 30-34 urtekoen artean izan dira, eta jaiotzen % 13,3 25-29 urteko emakumeen artean izan dira.
Halaber, behera egin du umea izan duten 40 urtetik gorakoen kopuruak; 424tik 395era, hain zuzen. Hala, jaioberri guztien % 10 40 urtetik gorako emakumeek izan dituzte, eta jaioberrien % 5,7, berriz, 25 urtetik beherakoek.
Bestalde, umeen % 44,2 ezkondu gabe dauden bikoteek izan dituzte. Bizkaia da zerrenda horretan buru (% 46,7), Araban dago ondoren (% 42,3) eta Gipuzkoa dago hurrengo (% 41,6).
Bukatzeko, urteko lehenengo hiruhilekoan ama izan direnen artean, % 23,8 atzerritarrak dira. Araban dira gehien (% 29,9), eta gutxiago dira Bizkaian (% 22) eta Gipuzkoan (% 23,3).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik