Hilketa Santanderren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziak dei anonimo bat zabaldu du adineko baten hilketa argitzeko

81 urteko gizona itota hil zen 2017ko otsailaren 4an, Santanderren, ahoa estalita eta eskuak lotuta zituela. Poliziak telefono bat prestatu du herritarrek horrekin lotutako datuak emateko.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Poliziak dei anonimo bat zabaldu du, Santanderren krimen bat argitzeko

Polizia Nazionalak herritarren laguntza eskatu du, Santanderren 2017ko otsailaren 4an izandako adineko baten hilketa argitzeko. Horretarako, Madrilgo Gurutze Gorrira pertsona ezezagun batek egindako deia zabaldu du, hilketaren nondik norakoak argitu baititzake.

Dei anonimoa Gasteizko telefono kabina batetik egin zuen pertsona batek Santanderko hilketaren hurrengo egunean. Poliziak hedabideetan eta sare sozialetan zabaldu du dei hori, ikertzaileak hilketa argitzeko arrastoen bila ari direlako.

Zaurituta egon zitekeen adineko bikote baten berri eman zuen ezezagun batek telefono dei baten bidez. Hasierako ikerketen ondorioen arabera, lapurreta izan zen hilketaren eragilea. Eskuak lotu eta ahoa estali ondoren, alde egin zuten; gizona itota hil zen.

Gainera, lapurrak gizonaren etxera joan ziren eta kutxa gotorrean zituen bitxiak lapurtu zizkioten gizonaren bikotekideari. Hari ere, eskuak lotu zizkioten.

Hurrengo egunean, 09:02an, gizon ezezagun batek Madrilgo Gurutze Gorrira deitu zuen Gasteizko Paula Montal kalean dagoen telefono kabina batetik gertatutakoaz ohartarazteko.

Horren aurrean, Polizia Nazionalak 609 777 867 telefonoa jarri du deia egin zuen laguna identifikatzen lagundu ahal duten herritarren informazioa jasotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X