Proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza sistema gaurkotu nahi du Uriartek, akordio zabala oinarri hartuta

Cristina Uriartek azaldu duenez, Hezkuntza sailetik bultzatu eta beste eragileekin batera landu duten oinarrizko dokumentuak "euskal hezkuntza hobetu eta gaurkotzea du helburu".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Milaka lagun bildu dira Kilometroetan zubiak batzeko asmoz

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak igande honetan iragarri duenez, euskal hezkuntza sistema "gaurkotu eta hobetze aldera", hezkuntza akordioaren dokumentua oinarri izango duen saio monografikoa egingo dute, "egun batzuk barru", Eusko Legebiltzarrean.

'Zubiak batuz' lelopean, Urretxun eta Zumarragan ospatu duten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian izan da Uriarte, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatuarekin, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentearekin, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariarekin eta Argiñe Artolazabal Urretxu-Zumarraga Ikastolako zuzendariarekin.

Uriartek azaldu duenez, Hezkuntza sailetik bultzatu eta beste eragileekin batera landu duten oinarrizko dokumentuak "euskal hezkuntza hobetu eta gaurkotzea du helburu". Ildo horretatik, eragile ezberdinen artean "akordio zabala" lortzeko asmoa duela jakinarazi du.

Hala, Euskadiko eskola batzordeak egindako hobetze-proposamena jaso ondoren, dokumentu hori uda aurretik Legebiltzarrera bidali zuela ziurtatu du. Gauzak horrela, "egun batzuk barru dokumentuaren inguruan batzorde monografiko bat" egingo dela jakinarazi du.

"Eragile ezberdinekin batera orain arte egindako lana eta dokumentu horretan jasotako edukiak babestuko ditut Legebiltzarrean egingo den saio monografikoan", azpimarratu du Uriartek. Bere esanetan, bertan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek "haien ikuspuntua luzatu eta eztabaida lasaia egiteko aukera izango dute".

Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, indarrean dagoen araudia hobetu eta gaurkotu ahal izateko "oinarrizko dokumentu batetik hasteko beharra" ikusi du beti. "Lan hori, eragile askoren lanari esker eginda dago jada", nabarmendu du.

"Batzen gaituzten edukiak azpimarratuz eta banatzen gaituenari protagonismoa kenduz, eman diezaiogun aukera akordioari, hitzari, oinarri horiek beste erronka handiagoei lekua utzi diezaioten", adierazi du Uriartek.

Uriarteren esanetan, "denok bilatzen dugu helburu bera, gure hezkuntzaren hobekuntza". "Gaurkotu dezagun gure hezkuntza sistema, eta eman ditzagun denon artean beharrezkoak deritzogun urratsak, gure ikasleen, gure gizartearen onerako izango baita", aldarrikatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X