Auto-ilara luzeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau ibilgailuren arteko talkak AP-8 autobidea kolapsatu du Eibarren

Kamioi bat erdibitzailearen gainean irauli egin da. Lau pertsona zauritu dira istripuan. Zauritu guztiak Mendaroko ospitalera eraman dituzte.
Kamioi bat erdibitzailearen gainean irauli egin da Eibarren. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak
Kamioi bat erdibitzailearen gainean irauli egin da Eibarren. Argazkia: Gipuzkoako suhiltzaileak

Bi autoren eta bi kamioiren arteko talkak lau zauritu utzi ditu Eibarren (Gipuzkoa), Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Istripua 17:30 aldera gertatu da. Ezbeharraren ondorioz kamioi bat erdibitzailearen gainean irauli egin da. Bi erreiak itxi behar izan dituzte Donostiako noranzkoan, eta bakarra Bilbokoan.

Donostiako noranzkoan errei bat 23:00ak aldera zabaldu dute berriro, kamioia errepidetik kendu ondoren.

Auto-ilara luzeak eragin ditu istripuak zonaldean. Gainera, AP-1 eta AP-8 lortzen dituen sarbidea itxi behar izan dute.

Donostiako noranzkoan 4 kilometroko auto-ilarak izan dira, eta 3 kilometrokoak Bilboko noranzkoan. Lau zaurituak Mendaroko ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak

Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X