Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldon eta Basaurin izandako bi istripuk 5 kilometrotik gorako ilarak eragin dituzte

Barakaldon BI-10 errepidean eta Basaurin A-8 autobidean gertatu dira istripuak.

18:00 - 20:00

Auto-pilaketak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Bi istripu trafikoa zailtzen ari dira Bilbo inguruan ostiral arratsalde honetan. Ezbeharretako bat BI-10 errepidean gertatu da, Barakaldo parean, eta bestea A-8 autobidean, Basauri inguruan.

Arratsaldeko hirurak aldera, trafiko arazo handiak izan dira Bizkaiko hiriburuaren inguruko errepide nagusietan. Barakaldoko istripuan, bi ibilgailuk talka egin dute, eta, ondorioz, ilarak sortu dira Arrontegiraino eta Txorierriko igarobideraino. Gidarietako bat ospitalera eraman behar izan dute.

Basauriko istripua

Bestalde, Basaurin, Bilborako noranzkoan zihoazen hiru ibilgailuk talka egin dute A-8 autobidean. Ezbehar horrek ere ilara handiak eragin ditu hiribururako bidean.

Gainera, beste istripu bat izan da Santo Domingo gainean, baina istripu horrek ez du zirkulazioan aparteko eraginik izan, eta errei guztiak zabalik daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Debekuaren aurrean, "haurrei udaldi polit eta lasai bat" eskaintzeko "lanean" ari dela esan du Euskal Udalekuak elkarteak

Elkarteak mezua bidali die udaldia Bernedoko udalekuetan igarotzeko eskaera egin duten 200 familiei, eta azaldu die "abokatuarekin lanean" ari direla haur eta familientzako "aukera eta alternatiba egokienak diseinatzeko". Arabako Foru Aldundiak debekua ezarri ostean Instagram sare sozialean elkarteak duen profilean mezua partekatu du, "triste eta kezkatuta" daudela esanez eta salatuz "legezko betekizun guztiak bete arren" ukatu diotela Dorrekoa elkarteari udalekuak antolatzeko aukera.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako Aldundiak Sarrea elkartea zigortu du eta baimena ukatu dio horren ordez Bernedoko udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa elkarteari

9.000 euroko isuna ezarri dio Sarrea elkarteari, bai eta 3 urtez dirulaguntza publikorik jasotzeko dekua eta 3 urtez adin txikikoekin aisialdiko jarduerak antolatu edo egiteko inhabilitazioa ere. Sarrearen ordez udalekua antolatu nahi zuen Dorrekoa Kultur Elkarteari atzera bota dio baimen eskaera, Sarrearen inhabilitazioa saihesteko entitate instrumental gisa funtzionatzea leporatuta, lege-iruzurra litzatekeelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X