Genero indarkeriaren biktimei babesa indartuko zaie abokatua prozesu osoan mantenduta
Eusko Jaurlaritzak doako laguntza juridikoari buruzko dekretua onartu du astearte goiz honetan, zeinen bitartez genero indarkeriako biktimei prozesu osoan zehar ofiziozko abokatu bera izango dutela bermatzen zaien. Era berean, zerbitzu hori eskaintzen duten abokatuei ordaintzeko indarrean dauden zenbatekoak % 2 handituko ditu.
Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak azaldu duenez, dekretu horren helburu nagusietako bat da ahalik eta eraginkortasun handiena lortzea doako justizia-sistemaren kudeaketan. San Joseren esanetan, “pertsonen funtsezko eskubide bat da benetako babes judiziala bermatuta izatea, haien baliabide ekonomikoak edozein izanda ere”.
Goizean egindako agerraldian zehaztu duenez, iaz 21.564 pertsonak erabili zuten doako justizia-sistema. Gauzak horrela, kudeaketan efizientziarik handiena lortzeko helburua du Jaurlaritzak.
Lan eta Justizia sailburuaren esanetan, genero indarkeriarekin zerikusia duten kasuetan jardun behar duten ofiziozko abokatuek 4.150 kasuren berri izan zuten iaz; hau da, arlo horretan doako laguntza juridikoa eskatu duten pertsonen kopuruak % 10 egin du gora azken urtean. Arrazoi horregatik, indarkeria matxistarekin lotutako kasuetarako modulu espezifikoak sortu dituztela esan du San Josek, eta konplexutasun bereziko kasuetan modulu bereziak jarriko dituzte martxan.
Bestalde, dekretu horretan bilduta dauden artikuluek abokatutzako eta prokuradoretzako profesionalen elkargoen adostasuna lortu dute.
Eusko Jaurlaritzak 14,6 milioi euro bideratu ditu aurten doako laguntza juridikora, eta 2019ko Aurrekontu Proiektuan % 3,4ko igoera aurreikusi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.