XVI. Kaskabilo Lasterketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka herritarrek ONCEren lasterketan parte hartu dute Bilbon

"Gizarte barneratzailearen aldeko" lasterketak egin dituzte Bilbon. Pertsona itsu baten lekuan jarri dira ehunka pertsona, eta begiak estalita egin dute korrika.
Pertsona itsuen larruan jarri dira ehunka lagun Bilbon. Argazkia: EiTB
Pertsona itsuen larruan jarri dira ehunka lagun Bilbon. Argazkia: EiTB

ONCEren XVI. Kaskabilo Lasterketan parte hartu dute ehunka lagunek larunbat goiz honetan Bilbon, "gizarte barneratzaile baten alde". ONCEren afiliatu anitzek nahiz pertsona itsuen larruan jarri diren herritarrek kilometro bateko ibilaldia egin dute.

Javier Dominguez Euskadiko ONCEko presidenteak azaldu duenez, "adin eta baldintza fisiko desberdinetako lagunek parte hartu dute, korrika egiten edo ibiltzen, itsuka eta bikoteka, lekuko edo kordel baten bidez lotuta, horietako batek begiak estalita daramatzala. Gainera, pertsona itsuentzako entzute-seinalea den kaskabiloa eraman dute parte-hartzaileek".

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Udaleko ordezkaritza zabalarekin batera, bertan izan da, eta "ONCErekin lanean jarraitzeko konpromisoa" berretsi du.

Lasterketaren ostean, Urrezko Kaskabiloa eman dio alkateak Estudios Durero SL enpresari, Didu metodologiaren garapenari esker, irudi digital bat ikutu daitekeen irudi bihurtu dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X