Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati sexu-erasoa egin diote Gasteizen

Biktimak salatu ostean, Ertzaintzak ikerketa abiatu eta gizon bat atxilotu du, erasoa egotzita.

Gizon bat atxilotu dute azken orduetan Gasteizen, emakume bati egindako sexu-erasoa leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertaera larunbat honetako goizalde partean jazo da. Emakumeak sexu-erasoa salatu du.

Ertzaintzak gizona atxilotu du, eta ikerketa abiatu erasoaren nondik norakoak argitzeko. Larunbata polizia-etxean igaro du, eta arratsaldean libre utzi dute, epailearen aurrean hitz egiteko deituta izateko zain.

------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X