Abisu horia haizeagatik EAEn, gauerditik aurrera
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du haizeagatik, 00:00etatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidego osoan.
Osteguneko 15:00ak arte egongo da indarrean abisua, haize ufada handiak iragarri baitituzte; orduko 100 kilometrokoak, mendebaldeko mendi inguruetan.
Bizkaiko eta Gipuzkoako gainerako tokietan, berriz, orduko 60 eta 80 kilometro artekoak izango dira haize boladak, eta Araban, orduko 40-60 kilometrokoak.
Hurrengo egunetarako iragarpena
Osteguna
Osteguneko lehenengo orduan, goi hodeiak nagusituko dira, baina orduek aurrera egin ahala, zeruak estaliz joango dira. Hala, arratsaldearen bigarren partean, euri arina egin lezake.
Ostirala
Ostiralean, zeruak oso lainotuta egongo dira isurialde atlantikoan, batik bat, ekialdean. Gainera, euria egingo du, iragarpenen arabera.
Tenperaturek behera egingo dute.
Larunbata
Larunbatean ere, hodeiak nagusituko dira, eta euria egin lezake arratsaldean, bereziki kostaldean. Haizeak zakar joko du larunbatean ere.
Tenperaturek ez dute aldaketarik izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa eta trazabilitate batzordearen txostenak baieztatu du hainbat akats izan zirela Osakidetzako txertoen kudeaketan
Iraungitako dosien inguruko ikerketaren arabera, txertaketa-sistemaren banaketan, trazabilitatean eta barne-kontroletan egon dira arazoak.
Auto-ilara luzeak daude AP-8 autobidean, bi istripu izan baitira Zarautz parean, Bilborako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute, eta trafiko motela dago inguruan. Bestalde, bi ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute Erletxetako industrialderako sarbidean, Bizkaian. Horren ondorioz, auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.
Martin Villaren ustez, Gasteizko gertaerak "lehenago moztu behar ziren"
Orduko Harreman Sindikalen ministroak Radio Vitoriak Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrenaren harira ekoitzitako "Gasteiz, martxoak 3. Oroimenaren indarra" soinu-dokumentalean egin ditu adierazpen horiek.
Verter Recycling enpresak ez du Zaldibarko zabortegian beste istripurik saihesteko inolako neurririk hartu
Hala egiaztatu du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Nicholas Nixonen argazkigintzaren bost hamarkada zuri-beltzean, Bilbon
Rekalde Aretoak Nicholas Nixon argazkilari ospetsuaren atzera begirako erakusketa aurkeztu du. Nixon bera, alabarekin batera, aurkezpenera joan da. Erakusketak ia 200 irudi jarri ditu ikusgai, zuri-beltzean, argazkilariaren bost hamarkada biltzen dituztenak. Irudi horietatik hamar lehenengo aldiz daude erakusgarri.
Udalekuak programak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu aurten Euskadin: 4.289
Kanpaina 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta zazpi eguneko txandetan parte hartuko dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean. Eskaintza osotik, 4.004 plaza euskarazko udalekuetarako izango dira, eta 285, berriz, modalitate elebidunerako.
Kamioi batek Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren zati bat bota du
Hondakinak biltzeko kamioi bat maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearen ondorioz, hormaren zati bat eta hesi bat behera etorri dira. Zorionez, inor ez da zauritu.
TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan
Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira. Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.