Abusuengatik zigortutako irakasle ohia errugabea dela dio Gazteluetak
Lehengo lepotik du burua Gaztelueta ikastetxeko zuzendariak. Horren ustez, ikasle ohi bati egindako sexu abusuengatik 11 urtera zigortutako irakaslea "errugabea" da. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak emandako epaiaren ostean, errugabetasuna defendatu du berriro Imanol Goyarrola Gazteluetako zuzendariak, eta biktimaren kontakizuna "ez da sinesgarria", gaineratu du.
Opus Dei Eliza Katolikoaren erakundeak Leioan (Bizkaia) duen ikastetxeko zuzendariak prentsaurrekoa eskaini du gaur, Juan Anguisola Gazteluetako presidentearekin batera. Atzo, irakasle ohiaren behin-behineko askatasuna berretsi zuen Auzitegiak, ihes egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuta. Gizonak astero joan beharko du gertuen duen epaitegira.
Goyarrolaren esanetan, ikasle ohiaren kontakizuna "ez da sinesgarria". "Atsekabetuta nago errugabe bat zigortu dutelako", erantsi du.
Ikastetxeko ikasle izandakoak "pena handia" ematen diola esan du Gazteluetako zuzendariak. Izan ere, Goyarrolaren ustez, "gazteak asko sufritu du, bere inguruak modu krudelean hedabideen eraginpean jarri duelako". "Ni ez naiz aditua, baina uste dut mutiko horrek arazo bat izan dezakeela", erantsi du.
Epaiaren berri jakin ostean, Gazteluetak biktimari barkamena eskatu beharko liokeela esan zuen gaztearen aitak. Horren aurrean, Goyarrolak esan du ezin duela.
"Gaztearen lekukotzaz haratago beste frogarik ez dagoela begi-bistakoa da"
"Aitortzen dut akusazioak irabazi egin duela epaiketan. Zigorra ezartzea zen helburua, eta lortu egin dute. Baina nik irakaslea errugabea dela uste dut. Horrela pentsatzen duen bakarra ez naizela badakit. Asko gara, eta ez bakarrik ikastetxekoak, nahiz eta hala sinestarazi nahi”, gaineratu du.
“Irakaslearen errugabetasuna” berriro aldarrikatu du ikastetxeko zuzendariak. “Ez bakarrik haren testigantzagatik, frogarik ikusi ez dugulako baizik, mutikoaren kontraesanak ezagutzen ditudalako, eta zigorrera iritsi arte esandako gezur ugariren lekuko naizelako”, azpimarratu du.
Sententzia onartzea “beste aukerarik” ez duela onartu du Goyarrolak, baina “bidegabekeria egin dute”. “Nire iritziz, epaiketa horrela laburbildu daiteke: ikasle ohiak dioen guztia egia da, eta kontrakoa esaten duena gezurretan ari da”.
“Gaztearen lekukotzaz haratago beste frogarik ez dagoela begi-bistakoa da”, nabarmendu du. “Pertsona bati 11 urteko espetxe-zigorra ezartzeko nahikoa izatea”, deitoratu du. “Ezin dugu zigor honekin kontzientzia garbi eduki”, erantsi du. Gainera, sententziak ez du “modu fidagarrian” bere aitortza jasotzen, ezta beste ikasle eta irakasle batzuena ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat bortxatu dutela salatu du Mondragon Unibertsitateak
Ertzaintzak, bien bitartean, baieztatu du ustezko egitea astelehenean atxilotu zutela. Sexu-erasoa otsailean izan zen, eta biktimak pasaden ostiralean jarri zuen salaketa ertzain-etxean. Elkarretaratzeak deitu dituzte gaur goizeko 12:00etarako HUEZI osatzen duten Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilboko fakultateen aurrean.
Insaustiren ustez, etxebizitza tasatua da Donostiako "klase ertainarentzako irtenbidea"
Donostiako alkatearen iritziz, etxebizitzaren prezioa tasatzea da klase ertainak Donostian etxebizitza bat eskuratu ahal izateko irtenbidea; izan ere, "etxebizitza babestua eskuratzeko baremoen gainetik dago, baina merkatu libreko prezioen azpitik".
Bi-30 errepidea normal antzean, auto-istripu batek Leioako errepidean eta Txorierriko igarobidean hainbat kilometrotako auto-ilarak eragin ostean
Hainbat ibilgailuk talka egin dute Bi-30 errepidean, eta horren ondorioz 3 pertsona artatu behar izan dituzte.
Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketan egiten diren iruzurrekin amaitu nahi du Eusko Jaurlaritzak
Denis Itxaso sailburuaren hitzetan, oso zabalduta dago babes ofizialeko etxebizitzak iruzurrez saltzea, eta ezkutuan erosleari gainbalioa eskatzea. Babes ofizialeko etxeak espekulazioaren aurka egiteko sortu zirela defendatu du, eta praktika horien aurka gogor egingo dutela jakinarazi du.
40 urteko gizon bat atxilotu dute, Gasteizen, bikotekideari eta taberna bateko arduradunari erasotzeagatik
Gertaera joan den larunbat gauean izan zen, Oto etorbideko ostalaritza-establezimendu batean.
Donejakue Bideak erromesen arretarako bulego bat ireki du Iruñean
Orreaga eta Donibane Garaziren ostean, Donejakue Bideko lehen hiria da Iruñea, eta bertako Kale Nagusiko 6. zenbakian erromesentzako arreta bulego bat zabaldu dute. Bakarra da Estatu osoan (Santiago de Compostelakoaz gain).
AAk emozioak interpretatzen ditu dagoeneko, baina legea ez da egokitu oraindik, EHUren ikerketa batek ohartarazi duenez
Sistema horiek modu jarraituan funtzionatzen dute egiten duguna etengabe aztertzen eta gure portaerari buruzko ondorioak ateratzen, eta horrek zaildu egiten du gaur egungo kategorien arabera sailkatzea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren saria jaso du ikerketak, eta Leire Escajedo EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta ikertzaileak "teknologiak aurrera egiten duen azkartasunaren eta Zuzenbideak horretara egokitzeko duen gaitasunaren arteko desfasea" daogela azpimarratu du.
Pertsona bat hil da Guardian, trafiko istripuz
Ezbeharra A-124 errepidean gertatu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoien ondorioz, Gasteizerako noranzkoan zihoan furgoneta bat errepidetik irten eta irauli egin da.
Eusko Jaurlaritzak informazio-kanpaina bat jarri du abian Euskadiko Etxebizitza Plan Integralaren neurri nagusiak azaltzeko
Kanal anitzeko estrategia da, eta Eusko Jaurlaritzak bizitegi-larrialdiari aurre egiteko abian jarritako neurri nagusiak herritarrei azaltzera bideratuta dago. Aurkezpena bat dator bihar, maiatzak 12, indarrean sartuko den etxebizitzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Dekretua argitaratu izanarekin.
Lukas Aguirre kasuko fiskalak esan du "hiltzeko asmoarekin" labankatu zutela gazte hernaniarra
22na urteko kartzela-zigorra eskatu du labankaden ustezko egile materialarentzat eta labana eman zion gizonarentzat. Gogorarazi du biktimak ez zuela ebakirik eskuetan, ezta "defentsa-zauririk" ere.