Gida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erosketak Internet bidez egiteko 12 gomendio

Produktu edo zerbitzu bat online erosterakoan balizko iruzurrak ekiditeko argibideak bildu ditu Kontsumobidek bere webgunean.
Sakelako telefono bat.
Sakelako telefono bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Teknologia berrien aroan, gero eta ohikoagoa da erosketak Internet bidez egitea, erraza, azkarra eta erosoa delako. Alabaina, merkataritza elektronikoaren hazkundeak Internet bidez egindako iruzurren gorakada ere ekarri du.

Kontsumobidek hainbat gomendio bildu ditu bere webgunean, balizko iruzurrak ekidin eta sarean erosketak berme guztiekin egin ahal izateko. Hona hemen aholku nagusiak:

EROSKETA EGIN AURRETIK

- Zentzuz jokatu eta ez fidatu: eskaintza oso merkeez, jokatu ez duzun loteria baten saria eman nahi dizutenean eta enkante tentagarrien aurrean, batzuetan produktua ez baita existitzen.

- Irakurri produktuari buruzko balorazioak eta iruzkinak.

- Egiaztatu dendak Konfiantza online edo antzeko bestelako jokabide-koderik daukan, eta kontsumoko arbitraje-sistemari atxikita dagoen.

- Identifikatu online dendaren webguneak daukan segurtasun-maila, ondokoei erreparatuz: zerbitzari segurua adierazten duen https:// helbideari, giltzarrapoari edo giltzari.

- Egiaztatu erosketa egin nahi duzula. Atzera egiteko eskubidea baliatzen baduzu eta produktua bueltatzea erabakitzen baduzu, itzultzeak eragindako kostua zure gain hartzea eskatu baitiezazukete, eta bestalde, produktuaren hasierako bidalketa-gastuak ordaindu beharko dituzu.

- Erabaki ordaintzeko modu komenigarriena. Ekidin produktua edo tasak aldez aurretik ordaintzea diru-bidalketak egiten dituzten enpresen bidez. Ezagutu produktua entregatzeko modua eta data.

- Egiaztatu eskainitako prezioa dela guztizko prezioa, hau da, barne hartzen dituela zergak, bidalketa gastuak edo erosketari lotutako bestelako gastuak.

- Jaso eta gorde dendaren harremanetarako datuak (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa...) eta produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarri teknikoak.

EROSKETA EGIN ONDOREN

- Artxibatu ordenagailuan eta inprimatu erosketa egiteko egin diren operazio guztien egiaztagiriak eta eskaintzari lotuta jasotako informazio guztia: publizitatea, eskaera-agindua edo erosketa egiteko baldintzen onarpena, eskabidea hartu izanaren egiaztagiria, faktura elektronikoa eta elkartrukatu izan dituzun mezu guztiak online dendarekin.

- Produktua jasotzen duzunean, ikusi baldintza onetan iritsi dela eta arauzko dokumentazio eta informazio guztia dakarrela.

- Akatsen batekin heltzen bada, albaranean edo entrega-orrian jaso beharko duzu eta enpresa saltzaileari ahalik eta arinen jakinarazi. Atera argazkiak akastun produktuari.

- Atzera egin nahi baduzu erosketarekin, 14 egun pasatu baino lehen egin behar duzu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X