GABONETAKO LOTERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontsultatu eitb.eus atarian Gabonetako loteriaren zenbaki sarituak

Zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek zozketa, eta erabiltzaileek euren zenbakiek saririk jaso duten begiratzeko aukera izango dute gure bilatzailean. Sari nagusia egokitzeko aukera % 0,00001ekoa da.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Gabonetako loteriaren zozketak 2.380 milioi euro banatuko ditu gaur, abenduak 22, saritan, iazko kopuru berbera. Sari nagusia lortzen dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko. Guztira, 680 milioi euro bideratuko dituzte sari nagusira.

Bigarren sariak, berriz, 1,25 milioi euro banatuko ditu, alegia, 125.000 euro dezimoko, eta hirugarrenak 500.000 euro (50.000 euro dezimoko). Gainera, iaz bezala, bi laugarren sari egongo dira jokoan, 200.000 eurokoak (20.000 euro dezimo bakoitzeko), eta bosgarren sariak zortzi izango dira, 60.000 eurokoak (6.000 euro dezimoko).

Bestalde, 1.794 zenbakik dezimoko 100 euroko saria jasoko dute. Halaber, sari nagusiaren aurreko eta ondorengo zenbakiak 20.000 eurorekin sarituko dituzte; bigarren sariaren aurreko eta ondorengo zenbakiak, 12.500 eurorekin, eta hirugarren saritik gertuen dauden zenbakiak, 9.600 eurorekin.

Aurreikuspenen arabera, nafarrek batez beste 54,9 euro gastatuko dituzte Gabonetako loterian, eta bizkaitarrek, gipuzkoarrek eta arabarrek 76,44 euro.

Ogasunari, zenbat?

Loteriaren gaineko zergak ezartzeko irizpideak aldatu egin dira aurten: 10.000 eurora arteko sariek ez dute Ogasunaren atxikipenik izango. Orain arte, 2.500 euroan zegoen langa ezarrita; kopuru horretatik gorako sari guztien % 20 Ogasunak hartzen zuen.

Datozen bi urteotan handitu egingo da zerga ordaintzetik salbuetsita dagoen gutxieneko kopurua; 2019an 20.000 euro arteko sariak osorik poltsikoratuko dituzte irabazleek, eta 2020an 40.000 euro artekoak.

18:00 - 20:00

Adibidez, aurten, sari nagusia egokituz gero, 20 euroko dezimo baten truke 400.000 euro jasoko ditu irabazleak. Kopuru horretatik 80.000 euro Ogasunak eramango ditu.

Sari nagusia egokitzeko aukera, zenbatekoa?

Herritarrek diru asko jokatzen duten arren, atzera bueltan zentimo bakar bat ere ez berreskuratzeko aukera oso handia da, % 86koa. Sari nagusia egokitzeko aukera, berriz, hutsaren hurrengoa, % 0,00001ekoa.

Erregetako loterian askoz diru gutxiago jokatzen dute herritarrek, zozketa horretako saria nagusia egokitzeko aukera handiagoa bada ere, % 7,82koa.

Nola bizi dute loteria-saltzaileek Gabonetako loteria?

Gabonetako zozketaren aurreko egunetan, ilara luzeak aurki daitezke loteria-administrazioetako sarreretan. Loteria-saltzaile bakoitzak bere modura pasatzen ditu salmenta ugariko egun horiek, baina bizipen batzuk ohikoak dira. Horietako batzuk bildu ditu eitb.eus-ek albiste honetan.

Zozketa, zuzenean

Zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek zozketa, eta erabiltzaileek euren zenbakiek saririk izan duten begiratzeko aukera izango dute atari honetan martxan egongo den bilatzailean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X