Kontsultatu eitb.eus atarian Gabonetako loteriaren zenbaki sarituak
Gabonetako loteriaren zozketak 2.380 milioi euro banatuko ditu gaur, abenduak 22, saritan, iazko kopuru berbera. Sari nagusia lortzen dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko. Guztira, 680 milioi euro bideratuko dituzte sari nagusira.
Bigarren sariak, berriz, 1,25 milioi euro banatuko ditu, alegia, 125.000 euro dezimoko, eta hirugarrenak 500.000 euro (50.000 euro dezimoko). Gainera, iaz bezala, bi laugarren sari egongo dira jokoan, 200.000 eurokoak (20.000 euro dezimo bakoitzeko), eta bosgarren sariak zortzi izango dira, 60.000 eurokoak (6.000 euro dezimoko).
Bestalde, 1.794 zenbakik dezimoko 100 euroko saria jasoko dute. Halaber, sari nagusiaren aurreko eta ondorengo zenbakiak 20.000 eurorekin sarituko dituzte; bigarren sariaren aurreko eta ondorengo zenbakiak, 12.500 eurorekin, eta hirugarren saritik gertuen dauden zenbakiak, 9.600 eurorekin.
Aurreikuspenen arabera, nafarrek batez beste 54,9 euro gastatuko dituzte Gabonetako loterian, eta bizkaitarrek, gipuzkoarrek eta arabarrek 76,44 euro.
Ogasunari, zenbat?
Loteriaren gaineko zergak ezartzeko irizpideak aldatu egin dira aurten: 10.000 eurora arteko sariek ez dute Ogasunaren atxikipenik izango. Orain arte, 2.500 euroan zegoen langa ezarrita; kopuru horretatik gorako sari guztien % 20 Ogasunak hartzen zuen.
Datozen bi urteotan handitu egingo da zerga ordaintzetik salbuetsita dagoen gutxieneko kopurua; 2019an 20.000 euro arteko sariak osorik poltsikoratuko dituzte irabazleek, eta 2020an 40.000 euro artekoak.
Adibidez, aurten, sari nagusia egokituz gero, 20 euroko dezimo baten truke 400.000 euro jasoko ditu irabazleak. Kopuru horretatik 80.000 euro Ogasunak eramango ditu.
Sari nagusia egokitzeko aukera, zenbatekoa?
Herritarrek diru asko jokatzen duten arren, atzera bueltan zentimo bakar bat ere ez berreskuratzeko aukera oso handia da, % 86koa. Sari nagusia egokitzeko aukera, berriz, hutsaren hurrengoa, % 0,00001ekoa.
Erregetako loterian askoz diru gutxiago jokatzen dute herritarrek, zozketa horretako saria nagusia egokitzeko aukera handiagoa bada ere, % 7,82koa.
Nola bizi dute loteria-saltzaileek Gabonetako loteria?
Gabonetako zozketaren aurreko egunetan, ilara luzeak aurki daitezke loteria-administrazioetako sarreretan. Loteria-saltzaile bakoitzak bere modura pasatzen ditu salmenta ugariko egun horiek, baina bizipen batzuk ohikoak dira. Horietako batzuk bildu ditu eitb.eus-ek albiste honetan.
Zozketa, zuzenean
Zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek zozketa, eta erabiltzaileek euren zenbakiek saririk izan duten begiratzeko aukera izango dute atari honetan martxan egongo den bilatzailean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek "nazioarteko zuzenbidea urratu" duela salatu dute Iruñean
Elkarretaratzean, atxilotutako bi ekintzaileak askatzeko eta ontziei Gazara iristen eta laguntza humanitarioa ematen uzteko eskatu dute, besteak beste.
Putzu handiak egin dira Jundizko industrialdean euriteen ondorioz eta urak trenbidea zein errepideak hartu ditu
Iluntzean Gasteizen bota duen erauntsiak putzu ikaragarriak sortu ditu Jundizko industrialdean. Irun eta Madril lotzen dituen trenbideko zati bat urak hartu du. Industrialdeko errepideak ere hartu ditu urak, eta ibilgailuak kontu handiz igaro behar izan dute bertatik.
1.500 emakumek erasoak jasan dituzte Euskadin martxora arte, % 69,4k bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindakoak
Delitu motaren arabera sailkatuta, ugaritu egin da familia barruko indarkeria —ez ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak kontuan hartzen—. Guztira, 298 biktima izan dira martxora arte, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) bildutako datuen arabera.
Astelehenean epaituko dute Baionako bestetan Eric Courdyren hilketagatik auzipetutako Jerome Verin boxeolari ohia
2024ko uztailaren 11n, Baionako bestetan, Eric Courdyri eraso egin zion Jerome Verin boxeolari ohiak, eztabaida baten ostean, autobus geraleku batean. Sei egun koman eman ondoren hil zen Courdy.
Foruzaingoak aisiarako bederatzi lokal erregistratu ditu Iruñerriko bost udalerritan
Operazioan, 20 akta ireki dituzte, drogak konfiskatzeagatik, eta hiru pertsona salatu dituzte, erresistentzia eta desobedientzia egotzita, eta beste bi, debekatutako armak eramateagatik.
Muskizen piztutako sutearen ondorioz 40 familia urik eta gasik gabe daude
Udalak behin-behineko komun batzuk jarri dizkie kalean, eta kiroldegira joan behar dute garbitasunetarako. Oinarrizko zerbitzu horiek lehenbailehen berreskuratzeko, buru-belarri ari dira lanean. Sua garajean hasi zen, eta Ertzaintzak gertatukoa ikertzen jarraitzen du.
Astelehen honetan hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Leon XIV.a aita santuak lehendakaria hartuko du Vatikanoan maiatzaren 13an
Egun horretan egingo den audientzia orokorrera gonbidatu du. Eusko Jaurlaritzaren arabera, balio handiko topaketa izango da, eta Euskadik nazioartean duen presentzia instituzionala indartuko du.
72 urteko mendizale bat hil da Serantesen
Bizkaiko mendiaren hegal batean aurkitu zuten hilda, hainbat orduz haren bila aritu ondoren.
Komunean kaka egiterakoan jarrera hobetzeko gailu bat diseinatu dute Iturgoiengo lau bizilagunek
Osasuna eta ergonomia uztartzen dituen ekimen berritzaile horren atzean Asier eta Iñigo Arabaolaza, Joseba Imaz eta Jose Antonio Lazcano daude; 'Naturpos' gailuaren sortzaileak. Oso sistema erraza erabiltzen du gailuak. Hankak altxarazten dizkio erabiltzaileari, nolabait gorputzaren jarrera naturala har dezan.