Genero indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren arteko aldeak
Andaluziaren hauteskundeen osteko negoziaketak eskuineko alderdien artean eztabaida politikora ekarri dute Voxen proposamenak emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan: genero indarkeriaren kontrako legea indargabetu nahi dute, bere ordez "familia-indarkeriari" buruzko lege bat onartzeko, "adinekoak, gizonak, emakumeak eta umeak" modu berean babes dezan.
Indarkeria mota hori, gaur egun, Zigor Kodeak jazartzen du. Baina, zer da genero indarkeria eta zergatik da beharrezkoa emakumeak babesteko berariazko lege bat? Zeintzuk dira etxeko indarkeriarekin dauzkan aldeak? Zergatik dago bereziki indarkeria matxistaren aurkako lege bat? Nola daude jasota etxeko indarkeriaren delituak? Zalantza hauek argitu ditugu:
Genero indarkeria, NBEren definizioan
Zera esaten dute Nazio Batuek emakumeen aurkako indarkeriari buruz: "sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria ekintza da, emakumeei kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten diena edo eragin diezaiekeena, baita halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsadura edo askatasun-kentze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan gertatuak".
2004an Genero-indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa emateko Neurriei buruzko Legea onartu zen arte, Espainiar estatuan etxe barruko erasotzat hartzen ziren emakumeen aurkako erasoak, eta Zigor Kodearen 173.2. artikuluan zeuden jasota.
Gaur egungo legea bikotekideengandik edo bikotekide ohiengandik tratu txarrak jasaten zituzten emakumeen babesa hobetzeko eta gizartea kontzientziatzeko helburuarekin onartu zen, 2004an.
Horrela, delitua ez luke soilik Zigor Kodeak jasoko. Bi delituak, genero zein etxeko indarkerienak, Zigor Kodeak jasotzen ditu, baina bigarrenaren inguruan ez dago lege zehatzik.
Genero Indarkeriaren aurkako Legea
2004an onartutako Genero-indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa emateko Neurriei buruzko Legeak mota honetako indarkeriari egiten dio aurre: "indarkeria emakumeen aurka erabiltzen dutenean horien ezkontide direnek edo izan direnek, edo horiekin antzeko maitasun-harremanak dituztenek edo izan dituztenek, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan, bereizkeriaren, desberdintasun-egoeraren eta gizonek emakumeei ezartzen dizkieten botere-harremanen agerpen gisa".
Lege honek indarkeriazko egintza oro aintzat hartzen ditu, "fisikoa nahiz psikologikoa, baita sexu-askatasunaren aurkako erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea ere".
Definizio honekin, genero indarkeriaren biktimatzat hartzen diren emakumeak soilik harreman sentimental bat izan edo izaten duen gizon batengandik indarkeria jaso dutenak dira. 2014tik, baina, indarkeria mota hau jasaten duten emakumeen seme-alaba adingabeak ere genero indarkeriaren biktimatzat hartzen dira. Lege honek ez ditu aintzat hartzen zenbait eraso mota.
Espainiar estatuak onartutako Istanbulgo Hitzarmenari jarraiki, horiek ere aipatu beharko lituzke legeak. Horien artean daude behartutako ezkontzak, emakumeen sexu-organoen mutilazioa, salerosketa, behartutako abortua eta antzutzea, sexu jazarpena, sexu indarkeria baita aurreko ekintzak egiten laguntzea, gaizkide izatea edo saiatzea ere.
Gaur egun, behartutako prostituzioa, sexu jazarpena, sexu abusua edo familiar bati erasotzea bezalako delituak Zigor Kodean daude jasota, baina ez dira berariaz aintzat hartzen genero indarkeriatzat. Beraz, Zigor Kodearen bitartez zigortzen dira, baina ez dago genero indarkeriari dagokion larrigarririk ezta biktimentzat aurreikusten den babes berezia.
2017ko estatu ituna 2017an
2017an Genero Indarkeriaren kontrako Estatu Ituna hitzartu zuten alderdi politikoek. Aurreikusitakoaren arabera, Istanbulgo Hitzarmenean oinarrituta, harreman sentimentala egon ala ez, indarkeria matxistaren biktima diren emakume guztiengan izango du eragina akordioak. Horrek, ordea, baditu salbuespenak. Espainiako Gobernuak eta Podemosek, esaterako, sexu askatasunarekin zerikusia duen lege jakin bat adostu dute, biktima horiekin nola jokatu arautzeko.
Gainera, akordio horrekin lotuta, berehalako neurrien dekretua ere onartu du Gobernuak. Gaur egun Kongresuan ari dira dekretu hori tramitatzen, eta indarkeria kasu "berri" hartzen du kontuan. Hain zuzen ere, horren arabera, gizonek bikotekideen edo bikotekide ohien seme-alabak hil dituzten kasuetan, genero indarkeriaren biktimatzat hartuko dituzte emakumeak.
Estatu Itunak 1.000 milioi euroko aurrekontua dauka hurrengo bost urteetarako. Administrazio Zentralak urtero 80 milioi euro jasoko ditu; autonomia erkidegoek, berriz, 80 milioi euro. Horrekin, genero indarkeriaren biktimen aldeko neurriak sustatu nahi dituzte.
Etxeko indarkeria
Zigor Kodean jasota dagoenez, sei hilabete eta hiru urte arteko zigorra aurreikusten da hurrengo delituetarako: ezkonlagun, ezkonlagun ohi, izatezko bikotekide, seme-alaba, guraso zein neba-arrebei egindako tratu txar fisiko zein psikologikoak ohiko egitea. Beste kasu batzuk ere aipatzen dira, esaterako, erasotzailearekin bizi diren adingabe edo desgaitasunen bat daukatenei egindakoa.
Halaber, delitu horrek eragina dauka, bestelako harreman mota izanda ere, familia-nukleoan integratuta dauden nahiz zentro publiko zein pribatuetan zaintzapean dauden emakumeei tratu txarrak ematen dizkieten erasotzaileengan ere.
Horrenbestez, indarkeria kasu hauek barne hartzen ditu: emakumeek haien bikotekideen edo bikotekide ohien (gizonezkoak badira) aurka egindako erasoak, sexu bereko bikoteen arteko indarkeria eta aitona-amonen, biloben, seme-alaben edota familiako beste edozein kideren arteko tratu txarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.