26 urteko gizon bat hil da Bilbon, ibilgailu batek harrapatuta
26 urteko gizon bat hil da gaur goizean Bilbon, ibilgailu batek harrapatuta.
Ezbeharra 06:50ean gertatu da Zumalakarregi etorbideko 34. zenbakiaren inguruan. Antza denez, gizona baimendu gabeko toki batetik igarotzen ari zen bidea, semaforo batetik hamar metrora.
Istripuaren tokira bertaratutako osasun langileek gaztearen heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin.
Harrapaketaren ondoren, gidariak ihes egin du. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko eta gidaria aurkitzeko.
Tamalez hildako bat egon da #Bilbo hirian gertatu den istripuan.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) 11 de febrero de 2019
Hay que lamentar una víctima mortal en el accidente ocurrido en casco urbano en #Bilbao #Trafikoa
Azken orduetan ibilgailu batek harrapatuta hil den bigarren pertsona da. Atzo, pertsona bat hil zen Guardian, ibilgailu batek harrapatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak