Mozorroa aukeratzerakoan segurtasunak duen garrantzia azpimarratu du Kontsumobidek
2019ko inauterien hasieraren bezperan, Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak segurtasunaren garrantzia azpimarratu du mozorroa aukeratzeko garaian. Nora Abete Kontsumobideko zuzendariaren esanetan, garrantzitsua da oinarrizko araudia ezagutzea eta mozorroa segurua dela ziurtatzea.
Hedabideetara bidalitako prentsa-ohar batean, mozorroek araudia betetzen dutela egiaztatzearen premia nabarmendu du: "Egiaztatu behar dugu suaren kontrakoak direla edo nekez har dezaketela sua, irents daitezkeen zati txikiak edo zati zorrotzak ez dituztela, eta itotzea eragin dezaketen lepoaldeko sokak edo kordoiak ez dituztela".
Mozorroak adin-tarteen arabera sailkatzen dira, eta Kontsumobidek ohartarazpen zehatzak egiaztatzea aholkatu du, "bereziki, 36 hilabetetik beherako adingabeei zuzendutakoak".
14 urtetik beherako eta 12 hilabetetik gorako pertsona batentzako mozorroak Europako EE (CE) marka erakutsi behar du etiketetan, adin-tartea adierazi behar du eta jarraibide espezifikoak eduki behar ditu.
Bestalde, mozorroa erosteko aukeratzen den denda, fisikoa zein birtuala izan, konfiantzazkoa dela egiaztatzea eta fakturak eta frogagiriak gordetzea gomendatu du Kontsumobidek.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa onartu du 2030era arte, familiak, haurrak eta nerabeak laguntzeko
Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakunde arteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte, hilero, familiek jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina.
Emakunderen ikerketa baten arabera, bakarrik bizitzea "ikasketa bat da, aukera bat" adineko emakume askorentzat
'Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik bizi diren adineko emakumeak: emandako gizarte-baimena?' txostenaren arabera, bizilagunik ez izateak du esan nahi bakarrik sentitzen direla, gizarteak adineko emakumeei buruz duen irudi estereotipatutik hori ondorioztatzen den arren.
Duela 5.000 urte izoztutako bakterio batek hamar antibiotikori aurre egin diezaieke eta sendagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke
Errumaniako izotz-kobazulo batean isolatuta egon da anduia, eta bi agertoki ekarri ditu: askatuz gero, mikrobioen aurkako erresistentzia larriagotu dezake, baina berrikuntza bioteknologikoei atea ireki diezaieke.
Bost gazte hil dira Manlleun (Bartzelona), trasteleku batean izandako sute batean
Bost gazteek "elkargune" gisa erabiltzen zuten trastelekua, eta oraindik ez dago argi zer egiten ari ziren sua piztu denean. Mossoek baztertu egin dute trastelekua bizitoki moduan erabiltzen zutela.
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.