Huelga feminista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxoaren 8rako Araban deitutako protesta ekitaldiak

Kontsultatu hemen 2019ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministak Gasteizen eta Arabako beste zenbait udalerritan deitutako mobilizazioak: besteak beste, Agurainen, Amurrion eta Laudion.
2018ko martxoaren 8ko mobilizazioak. ETBren artxiboko irudia
2018ko martxoaren 8ko mobilizazioak. ETBren artxiboko irudia

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Mugimendu Feministak protesta ekitaldiak egingo ditu nonahi. Gainera, horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

Kontsultatu hemen 2019ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministak Gasteizen eta Arabako beste zenbait udalerritan deitutako mobilizazioak: besteak beste, Agurainen, Amurrion eta Laudion.

AGURAIN

- 19:00etan: Manifestazioa San Joan plazatik hasita

AMURRIO

- 12:30ean: Protesta zaratatsua Elexondo kalean

ARAMAIO

- 12:00etan: Elkarretaratzea plazan

GASTEIZ

- 08:00etan: Piketeak eta propa kedadak auzoetan

- 10:00etan: Elkarretaratzea Boulevard eta El Corte Ingles aurrean

- 12:00etan: Feministok planto! Ekimen antifaxista Plaza Berrian

- 14:30ean: Bazkari autogestionatua Santa Barbara plazan

- 18:30ean: Ekimen antiarrazista Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan

- 19:00etan: Manifestazioa Iparralde Gizarte Etxetik

- 22:00etan: Emakume, trans eta bollerak Talkara

KANPEZU

- 14:00etan: Elkarretaratzea plazan

LAUDIO

- 12:00etan: Elkarretaratzea plazan

OION

- 12:30ean: Manifestazioa Plaza Nagusian

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X