14 urteko gazte bat desagertu da Barakaldon
14 urteko gazte bat desagertu da Barakaldon. Vost Euskadik Twitter bidez jakinarazi duenez, Deustun ikusi zuten azkenekoz.
¿ MENOR DESAPARECIDO EN #Bizkaia.
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) 1 de abril de 2019
Menor de 14 años de #Barakaldo, se encuentra desaparecido desde el día 23 de #Marzo. ÚLTIMA VEZ VISTO en #Deusto, #Bilbao.
Si le ves, ponte en contacto con el #112. #Desagertuta #Desaparecido pic.twitter.com/haDeS3EvKB
Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dio martxoaren 23an desagertu zela, eta hiru egun geroago, martxoaren 26an, salatu zutela haren desagertzea.
1,75 metroko altuera dauka, eta salaketan argitu dute etxetik atera zenean udaberriko jaka labur bat, galtza bakeroak eta larruzko oinetako berdeak zeramatzala jantzita.
Norbaitek hari buruzko informazioa badu, 112 telefonora deitzeko eskatu du Vost Euskadik.