URAREN KONTSUMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jatetxeak iturriko ura doan eskaintzera behartuko dituen araudia eskatu du Facuak

Facua Euskadi kontsumitzaileen elkarteak idatzi bat bidali dio Eusko Jaurlaritzari, 'atzerapen gehiagorik gabe' erregulazio hori bultza dezan.
Ur txorrota, zabalik
Ur txorrota, zabalik. COO lizentzia duen argazkia

Ostalaritzako saltokiak bezeroei iturriko ura doan eskaintzera behartuko dituen araudia eskatu dio Facua Euskadi kontsumitzaileen elkarteak Eusko Jaurlaritzari.

Ohar batean aipaturiko kontsumitzaileen elkarteak adierazi duenez, idatzi bat bidali dio Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari, "atzerapen gehiagorik gabe", gaiari buruzko araudi bat bultza dezan. Elkartearen esanetan, "aberrazio" bat da jatetxe batek bezeroari iturriko ura emateagatik kobratzea.

Facuaren hitzetan, orain arte Kontsumobide Kontsumoaren Euskal Institutuaren webgunean irakur zitekeenez, ostalariek zerbitzu hori kobratu baldin eta prezioen kartan jasotzen baldin bada.

Beste zenbait lurraldetan gaiari buruzko araudiak garatu dituzte, Nafarroan kasu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X