Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote Gasteizko Mercedes-Benzeko zuzendariari

Ausarkeriaz gidatzea eta Urizaharrean 2016ko irailean istripu bat eragiteagatik zigortu dute Emilio Titos; haren semea, berriz, absolbitu egin dute.
Emilio Titos epaiketan
Emilio Titos epaiketan. Argazkia: EFE

Urtebeteko kartzela-zigorra eta motordun ibilgailuak gidatzeko bi urteko debekua ezarri diote ostiral honetan Emilio Titos Mercedes-Benz Espainiako zuzendari nagusi eta konpainiak Gasteizen duen lantegiko zuzendariari, ausarkeriaz gidatzeagatik.

Gasteizko Zigor-arloko 2 Zenbakiko Epaitegiko epaileak absolbitu egin du haren semea.

Astelehen honetan abiatu zen epaiketan, Fiskaltzak 15 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen bakoitzarentzat. Epaitutako gertakariak 2016ko irailean izan ziren. Fiskalaren idatziaren arabera, aita-semeek zilindrada handiko bi auto hartu omen zituzten Gasteizko lantegian, eta, abiadura handian gidatu omen zuten Arabako errepideetan barrena.

Salaketan jasotzen denez, Urizaharrean, bata bestea aurreratzen ari zela, hirugarren auto bat errepidetik irtenarazi zuten. Istripua eragin ondoren, gainera, ez ziren gelditu errepidetik atera zen gidariari laguntzeko.

Akusatuek ukatu egin dute egotzitakoa, eta "egun hartan" Arabako lantegian erakutsi behar zuten ibilgailuekin "buelta bat" ematera joan zirela esan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X