Euskadin 79 zehapen-txosten ireki dira isurketengatik 2018an
Uraren Euskal Agentziak (URA) zabaldutako datuen arabera, ibaietara, hezeguneetara eta itsasora egindako isurketengatik 79 zehapen-txosten ireki ziren Euskadin 2018an, aurreko urtean baino 37 gehiago.
Igoera hori Ertzaintzaren, aldundien eta administrazio lokalaren koordinazioaren ondorioa da. URAren arabera, horri esker “jakinarazpen nabarmenen % 69an” erantzulea aurkitzea lortu da.
Uraren Euskal Agentziak ezagutzera eman duenez, baimendutako 65 isurketek ibaietara eta kostaldera heltzen den kutsaduraren % 80 sortzen dute. 2.000 biztanle baino gehiagoko 45 hiri-aglomeraziok egiten dituzte baimendutako isurketa horietako batzuk, eta saneamendu-sistemetara konektatuta ez dauden eta, ondorioz, ingurunera isurtzen duten karga handiko isurketak dira gainerako 20ak.
Saneamenduaren ikuspuntutik, hiri-aglomerazioak dira, horien populazio eta jarduera ekonomikoa dela-eta kontzentrazio nahikoa dutenak hiriko hondakin-urak bildu eta araztegi batera bideratzeko, azken isurketa-puntu batetik isurtzeko.
Isurketa-baimen batekin araututa eta kontrolatuta egiten diren gainerako 2.285 isurketek Euskadiko ibai, hezegune edota kostaldera heltzen den kutsadura karga ia osoaren % 20 biltzen dute. Horiei guztiei kontrolik eta baimenik ez duten isurketen karga kutsakor txikiagoa gehitu behar zaie.
Oro har, guztira, 2.351 isurketa daude baimenduta, eta horietako 1.340 hiri-lurzoruan sortzen dira. 2018an, 3.140 isurketa ikuskatu dituzte, bete beharreko baldintzak betetzen dituztela baieztatzeko, eta baimen horien titularrei horiek kontrolatzeko eskatzen zaizkien 14.000 laginen jarraipena egin dute.
Ikuskapen horien ondorioz, hiru eskakizuni bidea eman dioten hamabost arau hauste atzeman dira hutsuneak konpontzeko eta bi zehapen txosten ireki dira.
Baimendu gabeko isurketak
2018an istripu edota ezohiko isurketen berri emateko 408 jakinarazpen jaso dira, 112aren bitartez gehienbat: horietako 167 nabarmentzat jo dira (alegia, erasan-maila altu edota ertainekoa).
Baimendu gabeko isurketa gehienak (% 70) egoera ekologiko onean edo oso onean diren ur-masetan izan dira, eta 11 kasutan arrainak hil dira isurketa horien ondorioz.
Isurketen kontrola indartzearen ondorioz, 79 zehapen-txosten abiarazi dira (2017an, aldiz, 42 txosten abiaraztea proposatu zuten), azken urteotako goranzko joera indartuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba ziur bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria, tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.