Ustezko sexu erasotzaile bat atxilotu dute Antsoainen, Alemaniak eskatuta
Espainiako Poliziaren agenteek Alemanian iaz izandako bortxaketa baten ustezko egilea, 27 urteko gizasemea, atxilotu dute Antsoain (Nafarroa). Alemaniako Poliziak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen, eta Europolek Nafarroan egon zitekeela ohartarazi zien Iruñeko Polizia Judizialeko ikertzaileei.
2018ko irailean Munichen (Alemania) neska bat pistola batekin mehatxatu eta bortxatzea leporatzen diote. Horrez gain, Torrejon de Ardoz (Madril) herriko diskoteka batean emakume gazte bati egindako beste sexu eraso batekin zerikusia izan dezakeela uste dute ikertzaileek.
Sexu erasotzaile arriskutsua izaki, polizia talde guztiak jakinaren gainean jarri zituzten eta sanferminetako segurtasun protokoloaren harira, gizonezkoa atxilotzeko operazioa jarri zuten martxan.
Antsoainen topatu dute azkenean. Gizonezkoak aurre egin die agenteei, eta horiek indarra erabili behar izan dute atxilo hartzeko.
Alemaniara estraditatzeko protokoloa jarri dute martxan jada.
____________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon