Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Seaskak 19,5 irakasle gehiago izango ditu

Ipar Euskal Herriko ikastoletan geroz eta ikasle gehiago daudenez, 30 lanpostu berri eskatu zizkioten Hezkuntza Ministerioari, baina ez dute kopuru horretara heltzea lortu.
Seaskak 19,5 irakasle gehiago izango ditu
Seaskak 19,5 irakasle gehiago izango ditu

Negoziazio luze batzuen ondotik, Frantziako Hezkuntza Ministerioak, Seaskak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EPP) akordioa lortu dute. Horrela, astelehen honetan hiru urterako hitzarmena sinatu dute, Administrazioak diruz lagunduko dituen lanpostu kopuruari dagokionez "tirabira" izan badute ere.

Ipar Euskal Herriko ikastoletan geroz eta ikasle gehiago daudenez, 30 lanpostu berri eskatu zizkioten Hezkuntza Ministerioari, baina ez dute kopuru horretara heltzea lortu, mobilizazioak egin dituzten arren. Edozein modutan, Ministerioak hasiera batean eskainitako hamar lanpostuko kopurua handitzea adostu dute, eta ikastolen kalitatea bermatzea ere hitzartu dute.

Ikastolen elkartetik, Paxkal Indok Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan esan du 19,5 irakasle gehiago egongo direla. "Horrekin konpon gaitezke", zehaztu du.

Halere, argi utzi du akordioa ez dela lanpostu kopurura mugatzen. "Ikastolen irekierei buruz ere hitz egiten du. Aurten, adibidez, Arbonako ikastola zabalduko dugu, besteak beste, eta duela gutxi irekitako beste ikastetxe batzuk ofizialduko ditugu. Bestalde, Indok azpimarratu du garrantzitsua zela akordioa lortzea, Ministerioak aitortu egin duelako egunerokoan egiten duten lana, dela pedagogikoki, dela euskararen alde.

"Etorkizun hurbila baretzeko balioko du, baina Ipar Euskal Herriko ikastolek borrokan jarraitu beharko dute. Zoritxarrez, Frantziak ez du gure hizkuntza aitortzen, horregatik eutsi behar diogu borrokari", bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X