Talde bortxaketagatik Bilbon atxilotutako sei gizonak, epailearen aurrera
Bilbon, 18 urteko emakume bat taldean bortxatzea egotzita ostiralean atxilotu zituzten 18 eta 36 urte bitarteko sei gizonezkoak epailearen aurrera eraman dituzte larunbat honetan. Deustuko polizia-etxean igaro dute gaua, eta goizean eraman dituzte deklaratzera. Etxebarria parkean bortxatu zuten emakumea, ostegun gauerdian.
Atxilotuak, goizeko 10:00ak aldera iritsi dira Bilboko guardiako epaitegira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Galdeketarekin amaitu ostean epaileak erabaki beharko du kartzelan sartu edo kalean utzi. Erabakia hartzeak luze jo dezake, kontutan izanda sei direla deklaratu behar dutenak.
Antza denez, biktima gizon batekin geratu zen Etxebarria Parkean, Instagram bidez, baina zitara sei agertu ziren. Beldurtuta, neskak ihes egin zuen Gasaren Plazarantz, korrika, baina erasotzaileetako bat atzetik joan zitzaion, eta pistola batekin mehatxu egin zion. Une horretan, beste gizonak bertaratu ziren, eta seirek bortxatu egin zuten.
Erasoa pairatu eta gero, biktima Basurtuko Ospitalera joan zen amarekin, eta han hainbat froga egin ondoren, zentroak Guardiako Epaitegira deitu zuen, gertatutakoa salatzeko.
Handik ordu gutxira identifikatu eta atxilotu zituzten ustezko erasotzaileak, Erriberako Merkatuaren inguruan, biktimak emandako deskribapen zehatzei esker. Sei atxilotuek aurrekariak dituzte.
Susmoak baieztatzeko, emakumeak sei gizonak identifikatu zituen auto batetik.
Elkarretaratze jendetsua Bilbon, taldekako bortxaketa gaitzesteko
Erasoa salatzeko, milaka emakumek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Arriaga Plazan, eta "beldurrik gabe espazio publikoa okupatu ahal izateko eskubidea" aldarrikatu zuten.
Ordu erdi baino gehiagoko iraupena izan zuen elkarretaratzeak, eta "Libre izan nahi gara, ez ausartak" eta "Ez da abusua, bortxaketa da" bezalako esaldiak irakur zitezkeen pankarta txikietan.

Elkarretaratze jendetsua Arriaga Plazan. EFE
Erakundeen gaitzespena
Bilboko Udalak ere "irmotasun osoz gaitzetsi" eta bere "samina" agertu du Etxebarria Parkean izandako taldeko bortxaketagatik, eta deitutako protestekin bat egingo duela aurreratu du.
Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, “Genero Indarkeriaren alorrean Arretarako eta Prebentziorako Programaren udal zerbitzuak horietaz baliatu behar dituztenen esku jarriko ditu”.
Hala, talde politikoek "horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat" jotzen dituela adierazi dute. Era berean, "emakumeari baita gertukoei ere, gure babesa helarazi gura diegu", gaineratu dutenez.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, berriz, "arbuiagarria, jasanezina, onartezina" dela onartu du. Aldi berean, legearen eta justiziaren zama guztia taldekako bortxaketaren egileen gainera erortzea eskatu du, "etorkizunean berriro ere horrelakorik egin ez dezaten".
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ere irmoki gaitzetsi du bortxaketa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazi dio biktimari, 18 urteko emakumeari. Gainera, "honelako erasoen aurkako jarrera aktiboa" izatea eskatu die herritar guztiei.
Emakumearen Euskal Erakundeak bere Twitter kontuan salatu duenez, azken eraso hau ez da "isolatutako kasu bat" emakumeen aurkako indarkeriaren testuinguruan ulertu behar da, "emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena".
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak "gaitzespen irmoa" adierazi du taldekako eraso matxistaren harira.
Erakundeak babesa helarazi dio biktimari zein horren senideei, eta aholkularitza eta psikologia zerbitzuak eskaini dizkio.
Erakundeen erantzun "urria" salatu dute auzotarrek
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak Bilbon izandako taldekako bortxaketa gaitzetsi du eta horrelako sexu erasoen aurrean dagoen "erantzun instituzional urria" salatu du.
Sexu erasoengatik ezarritako epaiek ez dute, auzo elkarteen esanetan, gizonezkoen kontzientzietan aldaketa sakonik eragin. Hori dela eta, emakumeen aurkako indarkeriari amaiera emateko garaia dela aldarrikatu dute.
Albiste honi buruzko informazioa ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoriako albistegietan eguneratuko da, baita eitb.eus-en ere.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zangozan desagertutako 84 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute
Bilaketa hasi eta gutxira, 20:00ak aldera, desagertutako 84 urteko emakumearen gorpua aurkitu dute. Heriotzaren arrazoia argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak. Vadoluengoko San Adrian elizaren inguruan topatu dute haren gorpua.
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.